III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A I Z P U R G I
Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago
Kontzeju honek plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
1. lotea.-974 ler gorri, 573,500 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.901,49 euro, ehuneko hamarreko beherapena barne eta BEZa kanpo. "El Zoque" alderdia.
Interesatuek ohiko proposamen eredua aurkeztu beharko dute Aizpurgiko Kontzejuaren idazkaritzan. Horrekin batera aurkeztuko dira Enpresaren Sailkapen Agiria, indarrean dagoena, eta fidantzatako ehuneko 2 utzi izanaren egiaztagiria. Horretarako hamabost egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aizpurgin, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Kontzejuko burua, Carlos Equiza.
Iragarkiaren kodea: A0210329