134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

HIRIBERRI-AEZKOA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Udal honek bake epaileak, titular nahiz ordezko, hautatzeko deialdia egitea erabaki zuen. Horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek udal idazkaritzan beren eskabideak aurkez ditzaten. Haietan, delako Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

Hiriberri-Aezkoan, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkatea, José Miguel Galdúroz Ilincheta.

Iragarkiaren kodea: A0210300