III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O B A N O S
Kaleak zolatu eta sareak berritzeko lehiaketa, Obanosen
Obanosko Udalak 2002ko urriaren 25eko osoko bilkuran hartu erabakiaren ondorioz, kaleak zolatu eta sareak berritzeko obren kontratazioa iragartzen da. Lehiaketa irekia eginen da horretarako, ondoko baldintzen arabera:
Entitate adjudikatzailea: Obanosko Udalaren osoko bilkura.
Kontratuaren xedea: kaleak zolatu eta sareak berritzeko obrak egitea, Obanosen, zortzi hilabetetan.
Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio mota: arrunta, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa eginez.
Hasierako prezioa: bostehun eta laurogeita bat mila berrehun eta hamabost euro eta berrogeita hamabost zentimo, BEZa barne.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.
Pleguak eta proiektuak ikusgai: Obanosko Udaletxean egonen dira ikusgai egun baliodun guztietan, bai eta Iruñeko Papelería Tajonar, S.L. dendan ere, Taxoare kalea, 10-behean.
Kontratistaren betebeharrak: enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, D kategoria eta G taldea, 6 azpitaldea, D kategoria.
Eskaintzen aurkezpena: Izarbeibarko Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Mendigorriko errepidea, 1, Garesen.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan.
Proposamenak non eta noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun balioduneko 13:00etan, Obanosko Udalaren behin-behineko egoitzan, San Francisco Javier kalean baitago.
Iragarkien gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Obanosen, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: A0211630