134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L O

Lehiaketa, igerileku estaligabea eta aldagelak egiteko laguntza teknikoa eta obra zuzendaritza kontratatzeko

Honen bidez lehiaketa irekirako deia egiten da ondokoa esleitzeko: igerileku estaligabeak eta aldagelak egiteko laguntza teknikoaren proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza

I.-Kontratuaren xedea: proiektu teknikoak prestatu edo idaztea eta obra zuzendaritza, bai eta segurtasun nahiz osasun arloetako koordinazioa.

II.-Kontratuaren iraupena: proiektu teknikoak idazteko epea bi hilabetekoa da.

Obra zuzendaritza obra egin bitartean burutuko da; hortaz, obren iraupen bera izanen du.

III.-Hasierako prezioa: kontratuaren aurrekontua, hau da, hasierako prezioa 72.000 eurokoa da (BEZa barne).

IV.-Plegua ikusgai: udal bulegoetan egonen da ikusgai, egun baliodun guztietan.

V.-Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

VI.-Behin betiko bermea: esleipenaren ehuneko 4.

VII.-Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau argitaratu ondoko 26 egun naturaletan.

Elon, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkate udalburua, María Lourdes Oroz Sarasate.

Iragarkiaren kodea: A0211606