134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Oihan enkantea ehuneko hamar merkeago

Bakaikuko Udalak, enkantea eginen du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-Bakaikuko Udalaren hermendian, erabilera publikoko mendien katalogoko 406 zenbakian: 1.810 pago eta haritz, 1.082 metro kubiko zur eta 171 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, ehuneko 10 merkeago: 45.866,39 euro, BEZa kanpo; hobetzeak: 9.180 euro.

Proposamenak iragarki honen bukaerako eredua beteta, eta hasierako prezioaren % 2 behin-behineko fidantza gisa ordaindu izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, goizeko hamaikak arte.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta berehala irekiko dira proposamen ekonomikoak

Enkantea zuzenduko duten pleguak, Udalak onetsitako baldintzena eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak onetsitako agindu teknikoena, interesatuen eskura egonen dira Udaleko idazkaritzan.

Bakaikun, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solís.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., adinez nagusia, bizilekua: ..........., kalea:......, zk.a:..., N.A.N. zenbakia: ........., nire izenean edo ................ enpresa ordezkatuz, ...... zenbakiko Enpresaren Sailkapen Agiria baitu. Ezaguturik ........(e)ko ........zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako 1.810 haritz eta pagoko lotearen enkantea, 1.082 metro kubiko zur eta 171 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, eta agindu teknikoen eta baldintzen pleguen berri izanik, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aprobetxamendu hori berari adjudikatzea eskatzen du, zenbateko honen aldera: .......... (letraz eta zenbakiz) ......... euro, betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0211519