134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Proiektua, "Aita Lasaren Plazako Argiak" eta "Plaza horretako urmaela egitea" izeneko lanetarako

Gobernu Batzordeak, 2002ko urriaren 11n egin bilkuran, Hirigintzako zinegotzi delegatuak proposaturik, erabaki zuen onestea eta proiektu bakarrean bategitea "Aita Lasaren Plazako Argiak" eta "Plaza horretako urmaela egitea" izeneko proiektuak, enkante bidez esleitzeko, prozedura irekian eta tramitazio arruntean.

Lizitazioaren aurrekontua: 139.339,72 euro.

Behin-behineko fidantza: 2.786,79 euro.

Eskaintzak aurkeztea: 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, betiere jendea hartzeko orduetan.

Proiektua eta plegua: Copistería Teco, D kalea. Miguel Eza, 4.

Kontratistaren sailkapena: I taldea; 1. azpitaldea, d) kategoria.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0211457