III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Eraikinetan eguzkiaren energia termikoa harrapatu eta probesteko ordenantza hasiera batean onetsirik
Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da: Eraikinetan eguzkiaren energia termikoa harrapatu eta probesteko ordenantza, espedientean baitago, hasiera batean onestea, eta erregelamenduaren ariora tramitatzea, indarra duen araudiak ezarritakoari jarraikiz".
Eraikinetan eguzkiaren energia termikoa harrapatu eta probesteko ordenantza hori jendaurrean egonen da, 30 egun baliodunean, eta ikusgai egonen da Udaletxeko iragarki oholean eta Ingurugiro eta Osasun Alorrean (Agentzia Energetikoa, Karrika Nagusia, 20, behetia). Bidezko alegazioak egiteko epea irekia dago, 30 egun baliodun iraganda bukatuko baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bat.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0210540