134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, adarrak zehatzeko makina eta/edo saski teleskopikoa erosteko, Udalaren Lorategi Zerbitzurako

Alkatetzak 2002ko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez onetsia.

Kontratazio aurrekontua: 30.050,00 euro (adarrak zehatzeko makina) eta 42.070,00 euro (saski teleskopikoa), gehienez.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 601,00 euro (adarrak zehatzeko makina) eta 841,40 euro (saski teleskopikoa).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak arte.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: jendaurreko ekitaldian, prentsako iragarkien bidez zehaztuko diren egun eta orduetan.

Baldintzen plegua: jendearen eskura dago Mantenimenduko departamentuan (Udaletxeko 4. solairua).

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0211539