134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Udal honek, 2001eko irailaren 3an, hasiera batean onetsi zuen Erriberriko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, La Feria alderdian, alde honetako jabe batzuek sustatua.

Jendaurreko epean, hasierako onespenaz geroztik, ukitutako jabeendako jakinarazpen pertsonal eta banan banakoa ez dela egiten oharturik, geroago egiten baita, ebatzi da:

Espedientea atzera eramatea, hain juxtu ere hasierako onespenaren jendaurreko aldira, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 125 eta 127. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, proiektu hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erriberrin, bi mila eta biko irailaren hemezortzian. Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0211538