134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Behin betiko onespena, U.E.-10.3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuari

Udalak, 2002ko maiatzaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen U.E.-10.3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2002ko ekainaren 7an. Epea proiektuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 169. artikulua eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

1. Behin betikoz onestea U.E.-10.3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Arbizun, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0210950