134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I ZU

Behin betiko onespena, U.E.-10.3 unitatea urbanizatzeko proiektuari

Udalak 2002ko maiatzaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen U.E.-10.1 unitatea urbanizatzeko proiektua. 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2002ko ekainaren 7an. Epea proiektuari inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 169. artikulua eta aplikatzen ahal diren gainerako arauak, Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

1. Behin betikoz onestea U.E.-10.3 unitatea urbanizatzeko proiektua, erabaki horretan egindako aldaketak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Arbizun, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0210948