134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Azpilagañako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko

Alkatetzak 2002ko urriaren 2an eman ebazpenaren bidez, lehiaketa publikorako dei egin da Azpilagañako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko, ondoko baldintzei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Azpilagañako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta ohiko tramitazioa.

Aurrekontua: 80.000 euro.

Lanak egiteko epea: proiektuak bukatua egon beharko du ehun eta hogei egun naturelako epean, gehienez ere.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko kalea, 11-3.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen/Abizenak: .................., NAN zenb.: ..........., herria: .............., helbidea: ..............., Iruñeko helbidea (jakinarapenetarako): ................ Ondoko hau ordezkatuz (hala badogkio): ................ Helbidea: ................., IFK: ............., telefono zenbakia: ............., fax zenbakia: ............, Azpilagañako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko aholkularitza teknikorako kontratua esleitzeko pleguaren berri izanik, hitz ematen du hura oso-osorik bukatzeko, aipatu agiriei hertsiki loturik, gehienez ere ......... egun naturaleko epean (letraz), eta epe partziala honako hau izanik: ....... egun natural (letraz), ........... (letraz) ............ pezetatan.

Obra zuzendaritzaren kontratua Udalak talde prestatzaileari eman nahi badio, horrek konpromisoa hartzen du lan hori egiteko ondoko prezioan: ........... (letraz) ............. pezeta.

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0210896