134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Kontratazioa, "Lekunberriko udal mugapeko industrialdea" izeneko proiektua prestatzeko eta zuzendaritza fakultatiboa eramateko

Lekunberriko Udalak, 2002ko abuztuaren 26an hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako dei egin du ondoko kontratua esleitzeko:

Kontratuaren xedea: Lekunberriko udal mugapean industrialde bat egiteko proiektua prestatzea eta obra horien zuzendaritza eta koordinazio eta segurtasun lanak eramatea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontratuaren aurrekontua, gehienez: 36.060 euro, (BEZa barne).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Proposamenen aurkezpena: hogeita sei egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lekunberriko Udalaren idazkaritzan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen direnak.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da udal idazkaritzan.

Lekunberrin, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210895