III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Banako laguntzak onesteko oinarriak, mugitzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, bono-taxiaz baliatuta
Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002ko maiatzaren 29an emaniko 30/SS RAL ebazpenaren bitartez, banako laguntzendako oinarriak onetsi dira, mugitzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, bono-taxiaz baliatuta. 2002. urtea.
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 103.755,08 euro.
Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9) eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.
Eskaerak aurkezteko: Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorraren auzo unitateetan aurkeztuko dira, eskatutako agiriekin batera, 2002ko abenduaren 31 bitarte.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.
Iragarkiaren kodea: A0211255