III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R T A X O A
Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsita (814, 854, 855, 856, 857 eta 858. lurzatiak)
Artaxoako Udalak, 2002ko irailaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, aho batez onetsi ere, Udal Planeko aldaketa puntuala, Udalak berak sustatua eta industrialdeko 814, 854, 855, 856, 857 eta 858. lurzatiei dagokiena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hilabetez, hura aztertzeko eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Artaxoan, bi mila eta biko urriaren batean. Alkatea, Jesús Zabalegui Jimeno.
Iragarkiaren kodea: A0210910