III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
P I T I L L A S
2002ko aurrekontua behin betikoz onetsita
Pitillasko Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokorra. Aipatu erabakia 2002ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean irailaren 2koan, eman zen argitara. Orain, alegazioak aurkeztu ondoren, jendaurreko epea iragan denez, Pitillasko Udalak, aurtengo irailaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki du:
1. Aurkeztutako alegazioak ezestea.
2. Behin betiko onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontua, baita hura betearazteko oinarriak ere.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behin betiko onetsi den aurrekontuaren laburpenarekin batera.
Hortaz bada, eta delako erabakia betetzeko, honako laburpen hau ematen da argitara:
DIRUSARRERAK:
I. kapitulua: 87520,843 euro.
II. kapitulua: 48080,968 euro.
III. kapitulua: 27466,253 euro.
IV. kapitulua: 165945,242 euro.
V. kapitulua: 79862,488 euro.
VI. kapitulua: 198333,994 euro.
VII. kapitulua: 210885,267 euro.
IX. kapitulua: 181386,655 euro.
Guztira: 999481,711 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua: 63931,142 euro.
II. kapitulua: 185848,542 euro.
III. kapitulua: 11629,458 euro.
IV. kapitulua: 88569,230 euro.
VI. kapitulua: 639443,923 euro.
IX. kapitulua: 10059,416 euro.
Guztira: 999481,711 euro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta harekin bat doazen xedapen guztietan xedatutakoari jarraikiz.
Pitillasen, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina
Iragarkiaren kodea: A0210908