134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2002ko irailaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batez onestea erabaki zuen U.E.5 (Merkatuzelai) unitatearen urbanizazio proiektua, Elizondoko hirilurzoruan, Loperena-Portillo, Arquitectos, S.L.k prestatua, 2002ko maiatzeko datarekin, eta Euskal Herrriko Arkitektoen Elkargoak 2002ko ekainaren 13an ikus-onetsia, horretarako propio irekitako espedientean baitago. Baztango Udala da sustatzailea..

Aditzera ematen da, hain zuzen ere hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), bi mila eta biko urriaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210906