134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Mendebaldeko C unitateko lurzati baten bananketa eta izaera juridikoaren aldaketa, Nafarroako Gobernuari lagatzeko eraikin bat egin dezan, Musika Kontserbatorioa eta Pablo Sarasate Orkestraren egoitza egoteko bertan

Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren hirigintza gerentziako letratuaren 2002-10-7ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.º Ondoko finka banandu da: 18-F izeneko lurzatiak osaturiko finka, kiroletarako erabiltzekoa, Mendebaldeko Plan Partzialeko C unitatea birzatitzeko proiektuaren ondorioz sortua, Iruñeko jurisdikzioan dagoena eta hogeita hamalau mila eta hogeita hamairu metro eta hiru dezimetro karratuko azalera duena. Mugak: iparraldean 23-x lurzatia; hegoaldea 23-x lurzatia; ekialdea: 18-A, 1etik 3ra, 18-B, 18-c., 1etik 3ra, 18-d. , 1 eta 2, eta 18-E, 1etik 4ra; eta mendebaldean, 23-x". Lurzati berria honelakoa da: "18-F1 izeneko lurzatia, Mendebaldeko Plan Partzialeko C unitatea birzatitzeko proiektuaren ondorioz sortua, Iruñeko jurisdikzioan dagoena eta zortzi mila eta laurehun eta hamalau metro karratuko (8.414,00) azalera duena. Mugak: ipar eta mendebaldean 18-F, hots, jatorrizko finka; hegoaldean, Ermitagañako ingurubidea eta ekialdean, oinezkoendako pasealekua. Iruñeko katastroko 3. poligonoko 1297 eta 1298. lurzatien puska da."

Egindako bananketaren ondorioz, jatorrizko finkaren azalpena bere horretan geldituko da azaleraren ezaugarriak izan ezik, hogeita bost mila seiehun eta hemeretzi metro eta hogeita hamahiru dezimetro karratuko azalera izanen baitu, eta mugak, aurretik zituenez gain, ondokoak: hego, eki eta mendebaldean, 18-F1 finka bananduarekin, honekin batera doan planoan ageri bezala.

2.º Mendebaldeko "C" unitateko 18-F1 lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiaraziko da, jabari publikoko ondasunak izan beharrean ondarekoak izan daitezen, ondoren Nafarroako Gobernuari laga eta bertan egiteko bai gradu erdiko nahiz goi mailako Musika Kontserbatorio berria, bai Pablo Sarasate Orkestraren egoitza iraunkorra; hori guztia Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraikiz.

3.º Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0211526