Iragarkia
134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2.988 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5274 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Allue Asín jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 1999ko maiatzaren 19an agindu zuen bahitura probidentzia eta dilijentziaren aurka (22649/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
2.988 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5274 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Allue Asín jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 1999ko maiatzaren 19an agindu zuen bahitura probidentzia eta dilijentziaren aurka (22649/97 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bankuko bahitura dilijentziaren aurka; betearazpenaren bidetik kobratzeko trafikoko isun baten zenbatekoaren ondorioz sorturiko zorra, gehi premiamenduzko errekargua, korrituak eta kostuak. Interesdunak, bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak erabiliz, erregutu du Auzitegi honek betearazpidetzako bide hau bidezkoa ez dela adieraztea.
2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara eta harekin batera bere jarduketa kreditatzeko dokumentazio osoa aurkeztu du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 177. artikuluaren babesean (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaz onetsi zen).
Aurrekoa esan ondoren, azpimarratu behar da lehenbizi administrazio errekurtsoa aurkez daitekeela eta gero jurisdikzio errekurtsoa bahitzeko erabakiaren aurka eta dirubilketaren kudeaketako beste ekintzen aurka, baina horrek ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (AGE, 1992ko azaroaren 10ekoa, R. Ar. 8675), eta horrek ezertan kendu gabe interesdunak, kasua bada, premiamenduzko probidentziaren eza salatzeko daukan eskubidea, aipatu Erregelamenduko 99.2 artikuluari jarraituz.
Bigarrena.-Espedientea aztertu ondoren, ondokoa esaten ahal da:
1. Hemen aurkaturiko probidentzia eta bahitura dilijentzia interesdunari behar diren formazko betekizunak betez behar bezala jakinarazi zitzaion premiamenduzko-probidentziatik dator, hain zuzen ere 1998ko irailaren 24an. Horren aurka 98-5130 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen eta hori ezetsi egin zen gure 1999ko irailaren 10eko 10977 ebazpenaren bidez.
2. Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 110. artikuluak ezartzen duen bezala, Dirubilketako Erregelamendu horretako 108. artikuluan aipaturiko epea eskatzen den dirusarrera egin gabe iragan zenez, bahitura-probidentzia agindu zen, eta zordunaren ondasun eta eskubideak bahitzea agindu zen, behar zen kreditua, premiamenduzko errekargua, korrituak eta lehen administrazio egintzaren ondoren sortu diren edo sor daitezkeen kostuak ordaintzeko hainbestean.
3. Errekurtsogileak aukera izan zuen Administrazioari bere ondasunei buruzko informazioa emateko, DEOaren 113.1.d) artikuluak eskatzen duen bezala, bai eta zorraren fidantza bat egiteko eta haren ordainketa luzatzeko edo zatitzeko ere.
4. Administrazioak bahigarri deklaratu zituen zordunaren ondasun ezagunak, eta haiek trabatzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (banku kontuetako saldoetara jo zen), Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 115. artikuluak eskatzen duen bezala; zordunari behar bezala jakinarazi zitzaion egindako bahitura, aipatu Erregelamenduko 121.d) artikuluak aurreikusten duen bezala.
Hirugarrena.-Azkenik, interesatuak alegatu du zorra preskribatuta dagoela eta horri dagokionez esan behar da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik, ondokoa: "Arau-hausteak eta zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira"; eta arau horrek, kasu honetan Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu. hain zuzen ere: "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Hori dela eta, hauxe gogorarazi behar dugu: isuna: Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. Preskripzioa eten eginen da interesatua jakitun dagoela zehapen prozedura hasten denean eta preskripzioaren epea berriz hasiko da baldin eta zehapen-espedientea hilabete baino epe luzeagoan etenda badago ustezko erantzuleari egotzi ezin zaizkion zioengatik".
Aurrean adierazi den hori guztia kontuan hartuta, esaten ahal da kasu honetan zehapenaren preskripzioaren epea eten egin zela premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpenarekin, 1998ko irailaren 24an, eta, ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik berriz ere manuzko epea igaro zela hil bat baino gehiagoan etenda egon zelako, gero berriz eten zela administrazioaren hurrengo egintza baliodun eta eragingarriarekin, bahitura probidentzia eta dilijentziaren jakinarazpena, 1999ko urriaren 8koa, artean urte bateko epea igaro gabe zegoela.Ondorioz, interesatuak alegatu dituen aurkaratzeko zioak desagertu egin dira eta bidezkoa da errekurtso hau ezestea.
Hori guztia dela eta, Auzitegiak,
Ebatzi du: Goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi behar dela eta ezetsi dugula, hau da, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura probidentzia eta dilijentziaren aurka aurkeztu zena. Egintza horiek baieztatu behar ditugu eta baieztatu ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 14an emandako 1.893 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2422 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Valentín Díaz Rodríguez jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (1589/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"1.893. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamalauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2422 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Valentín Díaz Rodríguez jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (1589/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Valentín Díaz Rodríguez jaunak, 2001eko maiatzaren 29an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakudeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (1589/01 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko ekainaren 5eko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko ekainaren 5eko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 28an emandako 2.094. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3089 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Iñaki Flamarique Fernández jaunak jarri duena, hain zuzen ere zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (2001310 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.094. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3089 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñaki Flamarique Fernández jaunak jarri duena, hain zuzen ere zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (2001310 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Iñaki Flamarique Fernández jaunak, 2001eko uztailaren 13an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (2001310 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko uztailaren 20ko probidentziaren bitartez, hain zuzen ere hurrengo uztailaren 25ean jakinarazi zena, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko uztailaren 20ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 28an emandako 2.099. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3146 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ismael Acero López jaunak jarri duena, hain zuzen ere tiketik edo egoiliarraren indarreko txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (19223/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.099. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3146 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ismael Acero López jaunak jarri duena, hain zuzen ere tiketik edo egoiliarraren indarreko txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (19223/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Ismael Acero López jaunak, 2001eko uztailaren 24an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen tiketik edo egoiliarraren indarreko txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (19223/01 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko uztailaren 26ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko uztailaren 26ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 28an emandako 2.100. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3163 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Joan Figueras Romá jaunak jarri duena, Juan María Aláinez Pérez jaunaren izen eta eskuordetzan, hain zuzen ere debekua adierazten zuen seinale bati jaramonik ez egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (12581/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.100. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3163 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Joan Figueras Romá jaunak jarri du errekurtso hori, Juan María Aláinez Pérez jaunaren izen eta eskuordetzan, hain zuzen ere debekua adierazten zuen seinale bati jaramonik ez egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (12581/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Joan Figueras Roma jaunak, Juan María Aláinez Pérez jaunaren izen eta eskuordetzan, 2001eko uztailaren 18an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debekua adierazten zuen seinale bati jaramonik ez egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez aipatzen ez den udal erakundeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (12581/01 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko abuztuaren 1eko probidentziaren bitartez, hurrengo irailaren 6an jakinarazi zena, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko abuztuaren 1eko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 6an emandako 2.296. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3893 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Roberto D'Amico jaunak jarri duena, hain zuzen ere abiaduraren muga gainditzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (17372 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.296. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3893 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Roberto D'Amico jaunak jarri duena, hain zuzen ere abiaduraren muga gainditzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (17372 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Roberto D'Amico jaunak, 2001eko irailaren 20an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen abiaduraren muga gainditzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (17372 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko urriaren 11ko probidentziaren bitartez, hurrengo urriaren 23an jakinarazi zena, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko urriaren 11ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 6an emandako 2.298. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-3898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Eugenia Durán Farre andreak jarri duena, "Estreme, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Lizarrako Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (3175/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.298. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du, María Eugenia Durán Farre andreak jarri duena, "Estreme, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Lizarrako Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (3175/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. María Eugenia Durán Farre andreak, "Estreme, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, 2001eko irailaren 18an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Lizarrako Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (3175/00 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 2001eko urriaren 11ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko urriaren 11ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2.995. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-4144 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Ignacio Erdociáin Madurga jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (160/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.995. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4144 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du, José Ignacio Erdociáin Madurga jaunak jarri du, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (160/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste larria egiteagatik Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko apirilaren 23an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka; horren bidez 16.000 pezetako isuna ezarri zen (96,16 euro) ibilgailua bidean estazionatzeagatik ibilgailuen trafikoan eragozpen larriak eraginez (Erdiko etorbidea, 12). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Barañaingo Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina. Izan ere, errekurtso bat ebazteko orduan, aztergai nagusiarekin batera, ordena publikoarekin zerikusia duten beste batzuk egon daitezke. Horrelakoak aurretik aztertu eta ebatzi behar dira eta gerta liteke horiek oztopo izatea aztergai nagusiari ekiteko. Lehentasuneko aztergai horietako batzuk errekurtsoa ez onartzeko arrazoiak dira. Ofizioz antzematen ahal dira eta lehentasuna dute baita zuzenbide osoko deuseztasun-alegazioen aldean ere (AGren 1989ko abenduaren 26ko Epaia -8986 E. Ar.-, 1993ko urriaren 6koa -7222 E. Ar.-, 1997ko otsailaren 18koa eta urriaren 23koa -1106 eta 7629 E. Ar.-, eta 1998ko urtarrilaren 14koa -564 E. Ar.-).
Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran-, hauxe dio 22. artikuluan: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".
Kasu honetan, orain errekurritu den zehapen-ebazpena errekurtsogileari Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz jakinarazi zitzaion, hain zuzen ere 2001eko ekainaren 25eko 73. zenbakikoan, eta Barañaingo Udaleko ediktuen oholtzan jarri zen, urte horretarako maiatzaren 7tik 23ra arte, bere etxean jakinarazpena egiteko hiru ahalegin egin ondoren, hirurak Udaltzaingoko agenteen bidez eta interesatuari ezagutzen zaion azken helbidean (Erdiko Etorbidea, 12-7.a. B., Barañain)
Jakina denez, ediktuen bidezko jakinarazpenak salbuespenezkoak dira; jakinarazpen sistema horretara jo daiteke, soil-soilik, interesatuaren helbidea ezezaguna denean edo, oraingoan bezala, jakinarazpena egiteko ahaleginak egin arren ezinezkoa izan denean (Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua).
Beste alde batetik, kontuan hartuta ediktuaren bidezko jakinarazpena zuzenbidean ezarri dena betez egin dela eta gora jotzeko errekurtsoa hurrengo urriaren 10ean aurkeztu dela, argi dago ekintza hori betearazteko epea iraungita gertatu dela eta, ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Ezin dugu onartu eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste bat egiteagatik Barañaingo Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren (160/01 zenbakiko zehapen-espedientea) aurka jarri dena.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 25ean emandako 1.556. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-4359 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Basilio Pérez Fernández jaunak jarri duena, hain zuzen ere ura kontsumitzeagatik dituen zorrak betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokienez Genevillako Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 31n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"1.556. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4359 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Basilio Pérez Fernández jaunak jarri du errekurtsoa, ura kontsumitzeagatik dituen zorrak betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokienez Genevillako Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 31n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka.
Txostengilea Carlos Arroyo Izarra jauna izan da.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da etxean kontsumitzeko uraren jasoagiriak ez ordaintzeagatik Genevillako Udaleko Bilketa Exekutiboak 2001eko uztailaren 31n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka. Alderdi errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren zioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu eta eskabidea egin du esanez "Genevillako Udalak bidezko obrak egiteko agindua eman dezan, planteatu den arlo horretan indarrean dauden UNE arauak betez, hain zuzen ere, eta baita egin zaidan premiamenduzko agindeia etetea ere, harik-eta salatu diren anomaliak desgertarazi arte".
2. Genevillako Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du. Aurkaratu den egintza horrek bere horretan jarraitzeko eskabidea egin du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Alderdi errekurtsogileak bi gai planteatu dizkigu: alde batetik Udalak obra batzuk egin ditzan. erkidegoaren araudian ezarri dena betez, eta bien bitartean, premiamenduzko-probidentzia etetea. Tasak ez ordaintzeagatik hasi den betearazpidetzako prozeduraren jakinarazpena aprobetxatu du aurreko jarduketen legezkotasuna dudatan jartzeko, nahiz eta maila formalean onetsita izan ez dituelako une egokian burutu. 2000ko apirilaren 4ko Osoko Bilkuraren erabakia aipatzen du, hau da, etxebizitzetan zenbakailu indibidualak jartzea erabaki zuena. Halaber, 2001eko otsailaren 16ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen tasei buruzko ordenantza aipatzen du, ustez ez delako betetzen Europako Batasuneko osasun-arautegia; gero zenbakailuak ezartzeko erari buruzko iruzkinak egiten ditu. Eta obrei buruzko irizpen edo adierazpen orokorra egiteko eskatzen digu, baina zeri buruzkoak izan behar duten azaldu gabe, eta egoera argitzen den bitartean premiamenduzko-probidentzia eteteko eskatzen digu. Hau da, gora jotzeko errekurtso honekin ez da egintza zehatz bat erasotzen; halaber, errekurtso honetan planteatzen den arazoa ez da premiamenduzko-prozedura baten udalak egin duen jarduketa legezkoa den zehaztea, eskatzen zaiguna betearazpidetzako prozedura etetea delako, ez indarrik gabe uztea, eta hori guztia agian hautsi den araudiaren berri eman gabe.
Bigarrena.-Hasteko, bi alderdiek eztabaida nola planteatu duten kontuan hartuta, baieztatu behar dugu Udalak eskumen nahikoak dituela hornikuntza zerbitzua kudeatzeko eta gastua frogatzeko eta erabiltzaileei tasak kobratzeko zenbakailuak instalatzeko. Hau guztia bide arrunta eta ohikoa da Udal guztietan eta ez dugu ikusten kasu honetan jarduketa horien bidez herritarren eskubideak urratu direnik. Udalak bere burua antolatzeko dituen eskumenei esker aukera du zenbakailuen instalazioari buruzko bere irizpideak aplikatzeko, hau da, kasu jakin honetan egin duen bezala, nahiz eta herritar batzuk horrekin ados ez egon, baldin eta ez bada legeak ezarri duena hausten. Aldi berean, Genevillako Udalak benetakotu egin digu edateko urak kalitate nahiko duela eta horrela frogatzen da 2001 urtean Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoko Institutuak egin dituen txostenetan. Beraz, ez dugu ikusten udalaren jarduketa horiek kontrajarriak izan direnik, edota delako zerbitzu hori herri interesaren aurkakoa izan denik.
Arestiko hori esan ondoren, gora jotzeko errekurtso honi dagokionez guk adieraziko duguna ez dela onartu behar da. Lehenengo eta behin, alderdi errekurtsogileak ez duelako hasieran Udalarengana jo gora jotzeko errekurtsoaren erreguetan adierazi dituen obra horiek eskatuz, eta guk ez dakigu nolako obrak diren, ez zaizkigulako zehaztu. Europako araudia betez egin behar diren obrak aipatzen dira, baina ez da horiei buruzko ezer zehazten. Dena dela, nahitaezko beharkizuna da aurrez Udalak bere iritzia ematea, hau da, Udalari dagokionez administrazioko bidea agortzea. Ildo horretatik, Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak bidea ematen du administrazioaren jarduerarik ezarri aurre egiteko, baina aurrez interesatuek ahalegina egin behar dute administrazioak beraien eskabidea ezagutu ditzan. Erantzunik eza aurkaratu egin daiteke, baina ezinezkoa da zuzenean Auzitegi batengana jotzea administrazioak ez duenean aukerarik izan horri buruzko bere iritzia emateko. Arestian aipatu den xedapen hori aplikatu behar da Auzitegi honen eskumenei dagokienez, Nafarroako Udal Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarri denarekin bat.
Bigarrena, gora jotzeko errekurtsoak ez dituelako bete maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak aldarazi duen urriaren 19ko 279/1990 Foru Dekretuaren 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak, beharkizun horien arabera argi dagoelako errekurtsoaren idazkiak argi, zehatz eta bereiztuta azaldu behar dituelako egintza horren arrazoiak, eta oinarritzat hartzen dituen zuzenbideko oinarriak, eta "formulatu den erregua azalduko du, beti ere errekurritu den egintza edo erabaki horren gai zehatzari dagokiona".
Gora jotzeko errekurtsoan eza zaigu esaten zeintzuk diren Udalak burutu behar dituen obra zehatzak, eta egiten duen gauza bakarra, egineran, planteatu diren gai batzuk ikertzeko salaketa baino ez du egiten, hau da, "bidezko deritzogun ikerketak egin ditzagun", esaten du errekurtsoaren amaierako eskabidean. Eta ikerketa horiek alderdiek egin behar dituzte eta ez Administrazio Auzitegi honek.
Hirugarrena, zenbakailuak jartzeko obrak eginik aspaldi eta ez zirelako epearen barruan aurkaratu; obra horiek onetsi egin ziren harik-eta tasa batzuk kobratzeko betearazpidetzako prozedurara heldu arte. Beraz, denboraz kanpoko asmoak dira.
Horren guztiaren ondorioz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak aldarazi duen urriaren 19ko 279/1990 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarri dena betez, bidezkoa da adieraztea ezin dela onartu gora jotzeko errekurtso hau hemen aztertu diren gaiei dagokienez.
Hirugarrena.-Gauza bera esan behar da premiamenduzko-probidentzia eteteko egin den eskabideari dagokionez, Administrazio Auzitegi honek ezin duelako udalen egintzak eteteko agindurik eman, eskumen hori berariaz dagoelako debekatuta Nafarroako Toki administrazioei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339. artikuluan. Beraz, eskabide honi dagokionez ere gora jotzeko errekurtsoa onartezina da.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Ezin dugu onartu eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, hain zuzen ere ura kontsumitzeagatik dituen zorrak betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokienez Genevillako Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 31n eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri dena.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 15ean emandako 1.912 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0241 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, José Ramón Casado Díaz jaunak jarri zuen, tiketean ezarrita zegoen aldia baino luzeagoan estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 7ko ebazpenaren aurka (811649/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1.912. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0241 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du, José Ramón Casado Díaz jaunak jarri du errekurtsoa, hain zuzen ere tiketean ezarrita zegoen aldia baino luzeagoan estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 7ko ebazpenaren aurka (811649/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko azaroaren 7an eman duen zehapen-ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin da errekurtsogileak berak aurkeztu duen birjarpenezko errekurtsoa, hain zuzen ere trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezarri duen zinegotzi beraren aurreko ebazpenaren aurkakoa (hiri horretako Udaleko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Esan den bezala, zehapena ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik, hau da, estazionamendu mugatua duen aldean (Z.E.L.) ibilgailua era ez-egokian aparkatzeagatik, tiketean ezarrita zegoen aldia baino luzeagoan (Felipe Gorriti kalea, 16), antolamendu juridikoa hautsiz (811649/01 zenbakia duen zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Zehapena eragin duten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu polizia laguntzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.A.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.A.), besteak beste, adierazi duen bezala, eta haien salaketa edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoa da, ondorengo frogen bitartez "egiaztatzen" ez den bitartean. Kontua da kasu honetan Udalak zaindariaren adierazpen hutsa ez diren frogatzeko beste froga batzuk aurkeztu ditu, eta froga bat da, esaterako, interesatuak alegaziorik ez aurkeztea prozeduraren bidezko unean (salaketaren jakinarazpena egin ondoren, hau da, 2001eko abuztuaren 3an egin zen horren ostean. jakinarazpena posta ziurtatuaren bidez egin zen, gidariak arau-haustea egin zuen unean bertan bere burua identifikatu zuenean jakinarazpenak egitearen ondoreetarako eman zuen enpresa titularraren helbidean. Helbide hori bat dator enpresa horren egoitzarekin eta esan behar da bertara jakinarazi direla aurreragoko egintzak ere, esaterako, zehapena eta horren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezesten zuen ebazpena - Avila kalea, 3, Bilbo (Bizkaia)-; horiek María Isabel Arranz Altuna andreak jaso eta sinatu ditu, horren NAN zenbakia 14.535.233 da eta postako enplegatuaren aurrean bere burua enpresa titularraren "enplegatu" moduan identifikatu zuen); halaber, da salatu diren egintzak era argian eta irmoan ez ukatzea.
Ildo horretatik, komeni da hitzez hitz aipatzea Auzitegi Gorenak 1999ko irailaren 22ko Epaiaren (410/1 erref., Actualidad Jurídica Aranzadi) zuzenbideko oinarrietatik seigarrenaren atal batean esan zuena, arestian aipatu ditugun epaietan bildutako doktrina sendotzen baitu, kontrolatzaile edo zaintzaileek egiten dituzten salaketei froga gisa eman behar zaien garrantzia argi eta garbi aintzatetsiz: "Irizpide gisara ez da onargarria trafikoaren kontrolatzaile batek egindako salaketa honelako arau-haustea egiaztatzeko batere indarrik ez duela esatea; era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Lekukoen salaketa beti ere kontuan hartu beharreko froga-elementua da, salaketa egiaztatu edo gezurtatzeko kontuan har daitezkeen gainerako inguruabarrekin batera, eta balorazio diskrezionalerako elementua ere bada -zentzuz aintzatetsi beharrekoa baina- egitateagatik zehapena ezartzeko eskumena duen administrazio organoarentzat (...).
Bada, jurisprudentziak ematen duen doktrina horrekin bat dator Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko 1. ataleko Administrazioko Auzietarako Salak irailaren 7an eman zuen 956/2000 zenbakiko epaia, (-R. Ar. 1768-): "Auzia gertatu den kasuetan zaintzailearen salaketa hutsa ez da, bera bakarrik, kargurako froga nahiko ustezko errugabetasuna hausteko, baina Justiziako Auzitegi Nagusiek behin eta berriz eman duten jurisprudentziak adierazten du BSLren 75.1. artikuluak aukerak ematen dituela zehapen-prozedurak hasteko edozein pertsonak egin dezakeen salaketarekin, edota azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 80. artikuluak ezarri du 'prozedura baten erabakia hartzeko garrantzitsuak diren gertaerak zuzenbidean onar daitezkeen eretatik edozeinetan frogatzen ahal dira" eta horrek benetakotu egiten du partikular baten, hau da, OPAko zaintzaile bate, lekukotza legezko froga dela, hasieran behintzat agintzaritzako agenteen adierazpenek duten egiatasunaren izaera eduki ez arren (BSLren 76. artikulua), baina hori gorabehera, frogatzeko eraginkorrak dira eta, batez ere beste alderdiak ez baditu gertatu diren egintza horiek frogatzen eta horiek salatu direnekin kontrajarriak badira, azken horiek zilegiak direla edo ez adierazten ahal dute". Horregatik, zaintzaileak egin duen salaketa gehi adierazi diren gainerako ingurabarrak biltzen badira, hau da, egiaren itxura ematen dutenak, esan dezakegu arau-haustea benetan egin zela.
Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste arina da"...lege honetan adierazi diren arauen aurkakoak, baldin eta ez badira berariaz larri edo oso larrien barruan sailkatu". Ondore horretarako, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 39.2.b) artikuluak eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 94.2.b) artikuluak esaten dute debekatu egiten dela "udal agintaritzak ordu-mugak ezarritako lekuetan aparkatzea horretarako baimena ematen duen erakusgarria jarri gabe edo erakusgarria jarrita ere ibilgailua edukitzea udal ordenantzak ezarritako denbora gaindituz". Arau-hauste arinak egiteagatik ezartzen ahal diren gehieneko isunak 15.000 pezetakoak dira (90,15 euro), lege beraren 67.1. artikuluan ezarri denaren arabera, eta kasu honetan jatorriz ezarri zitzaion zehapenaren graduazioa 5.000 pezetakoa izan zen (30,05 euro), Auzitegi honen ustez egokia dela graduazio hori bat datorrelako legezko testu horren 69.1. artikuluan ezarri diren irizpideekin. Dena den, hori gorabehera, Legearen 38.4 eta Erregelamenduaren 93.1. artikuluak direla bide, Zuzenbidearekin bat dator Udalaren Garabi Zerbitzuak ibilgailua erretiratzea.
Hirugarrena.-Bestalde, zehapen-espedientean ikusi dugu funtsean legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla eta errekurtsogileari aukera eman zaiola, arau-haustearen unean gidaria bera zela identifikatu ondoren, bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Errekurtsogileak, beraz, prozedura kontrajarriaren onura izan du, eta bere defentsarako egokitzat jotzen zituen argudioak aurkeztu ahal izan ditu prozeduraren aldi guztietan. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste bat egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotzi eskuordeak 2001eko eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 7ko ebazpenaren aurkakoa (811649/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 16an emandako 1.957 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0390 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Margarita Arbilla Gastesi andreak jarri duena trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (26709/00 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"1.957. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0390 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Margarita Arbilla Gastesi andreak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (26709/00 zenbakia duen udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Probidentzia hori Iruñeko Udalak agindu zuen trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isuna borondatezko epean ez ordaintzeagatik, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik alegia (26709/00 zenbakia duen zehapen-espedientean). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Jakinarazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazi zitzaion eta horrek birjarpenezko errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Udalean (espedienteko errekurtsoaren zenbakia 5021/00 da); errekurtso hori ezetsi egin zen Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2001eko urtarrilaren 12ko ebazpenaren bidez (Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena, 2001eko apirilaren 20ko 49 zenbakikoan, eta Zizur Nagusiko ediktuen oholtzan jarri zen, jakinarazpena etxean bertan egiteko bi ahalegin egin ondoren).
Bestalde, egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu. Ondore horretarako gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dena egintza eman duen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).
Hirugarrena.-Bestalde, administrazioko bidea agortu delarik (udalekoa), zehapen-ebazpena betearazpidezkoa bihurtu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikulua) eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita 100eko 20ko premiamendu-errekargua sortzea ere (Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 98. eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (erregelamendu beraren 98 eta 109. artikuluak).
Laugarrena.-Azkenik, ezin da antzeman, kasu zehatz honetan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik. Jakina da "zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira" (Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik), eta arau horrek, kasu honetan Trafikoari buruzko Legearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu, hain zuzen ere: "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da".
Baina, dena dela "irmotasuna" -Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko Osoko Bilkuraren autuak esaten duen bezala-, inolako errekurtsorik jarri ezin zaion egintza edo erabaki baten egoera juridikoa da, hau da, ez errekurtso arrunta eta ez administrazioko bidekoa ere, ezta epaitegietakoa, salbu eta birjarpenezko aparteko errekurtsoa. Beraz, kontuan hartuta Auzitegi honetan denboraz eta formaz gora jotzeko errekurtsoa jarri dela zehapen-ebazpen horren aurka, egun ezain da esan egintza hori, errekurtsoa ebazpenik gabe zegoen bitartean, irmo bihurtu zenik, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 B.E.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 B.E.) berretsi zuenez "ezin dira nahasi administrazioaren ebazpen baten irmotasuna eta administratuari ematen zaion ahalmena, hain zuzen ere bere errekurtsoa ezetsi dela uste izatearena ("). Argi dago zehapen-ebazpena ez dela irmoa eta horren froga da auzibideko errekurtso hau berau jartzea; eta irmoa ez denez, ezinezkoa da preskripzioaren epea zenbatzen hastea". Irmotasuna falta da eta, ondorioz, ezinezkoa da preskripzioaren epea zenbatzen hastea. Halaber, ez da inon azaltzen ordainketaren gerorapen edo zatikapenerako baimenik eman denik. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra betearazpidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztu dena (26709/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 10ean emandako 2.345 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0486 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Izaskun Clara García Arce andreak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eta urriaren 1ean eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.345. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0486 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Izaskun Clara García Arce jaunak jarri du, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko abuztuaren 27an eta urriaren 1ean eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko bi arau-hauste egiteagatik eta interesatuak isunok borondatezko epean ez ordaintzeagatik betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak eman dituen beste horrenbeste premiamenduzko-probidentzien aurka (gehi premiamenduagatiko %20ko errekargua eta berandutzagatiko bidezko korrituak) (erreferentziako zehapen-espedienteak). Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, bi probidentzia horiek deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta dokumentazio horretan bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak azaltzen ditu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoena, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan ematen dena da, (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena). Testu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendua onetsi zen eta horren 89.1. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-773839/00 zehapen-espedientearen ondorio izan den premiamenduzko-probidentziari dagokionez, antzeman da kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko b) balizkoan ezarri dena gertatu dela, zehapen-ebazpena manuzkoak diren beharkizun formalak bete gabe jakinarazi zaiolako errekurtsogileari.
Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan.
Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da sorospidezko ediktuaren argitalpenari ekin aurretik zehapen-ebazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazteko egin ziren bi ahalegin horiek ez zirela ordutegiko aldearekin egin, alde bakarra 15 minutukoa izan zelako (lehenbizikoa 2001eko martxoaren 7an, 13:30etan, eta bigarrena urte eta hil bereko 9an, 13:15etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena. Beraz, ez dira era baliagarrian egin ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen eta horrek ekarri du Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak trafiko arau-hausteetarako ezarri duen zehapenen preskripzioaren epea igarotzea, eta zehatu behar den egintza preskribatuta dago. Beraz, ondorioz, errekurtsoa onetsi behar da 773839/00 zehapen-espedientean eman den premiamenduzko-probidentziari lotuta dauden asmoei dagokienez.
Hirugarrena.-35684/00 zehapen-espedientearen ondorio izan den premiamenduzko-probidentziari dagokionez, antzeman da kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluan ezarri dena gertatu dela. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion alderdi errekurtsogileari eta 1636/01 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoaren aurkezpena ekarri zuen. Errekurtso hori zati baten ezetsi egin zen (eta isunaren zenbatekoa 10.000 pezetara murriztu zen, hau da, 60,10 eurora) 2001eko abuztuaren 1eko gure 3629 zenbakiko ebazpenaren bidez. Ondorioz, agortu egin da antolamendu juridikoak ezarri duen borondatezko ordainketak egiteko epea eta uste da zenbatekoa premiamenduzko-bidetik kobratzeko ahalegina zuzenbidearekin bat datorrela. Beste alde batetik, ez dugu antzeman ordainketa zatikatu edo geroratzeko baimenik eman denik, ezta prozedurako bestelako akatsik ere, Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeenik. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea 35684/00. zehapen-espedientean eman den premiamenduzko-probidentziari lotuta dauden asmoei dagokienez.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Zati baten onestea trafikoko arau-hasuteengatik ezarri ziren bi isunen ondorio den zorra kobratzea bermatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zituen premiamenduzko bi probidentzien aurka aurkeztu zen gora jotzeko errekurtso hau, eta bidezkoa da 773839/00 zenbakiko zehapen-espedienteari lotuta eman den premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea, eta 35684/00 zenbakiko zehapen-espedienteari lotuta eman den premiamenduzko-probidentzia baieztatzea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 5ean emandako 2.192 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0488 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Izaskun Clara García Arce andreak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9647/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.192. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0488 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Izaskun Clara García Arce andreak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (9647/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko arau-hauste baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (erreferentziako zehapen-espedientea). Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta dokumentazio horretan bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak azaltzen ditu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89.1. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientea aztertu ondoren kasu honetan Erregelamenduaren 89.1. artikuluko d) balizkoan ezarri dena bete dela, zehapen-ebazpena manuzkoak diren beharkizun formalak bete gabe jakinarazi zaiolako errekurtsogileari.
Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".
Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da sorospidezko ediktuaren argitalpenari ekin aurretik zehapen-ebazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazteko egin ziren bi ahalegin horiek ez zirela ordutegiko aldearekin egin, alde bakarra 15 minutukoa izan zelako (lehenbizikoa 2001eko maiatzaren 21ean, 12:55etan, eta bigarrena urte eta hil bereko 22an, 13:10etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena. Beraz, ez dira era baliagarrian egin ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen eta horrek ekarri du Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak trafiko arau-hausteetarako ezarri duen zehapenen preskripzioaren epea igarotzea, eta zehatu behar den egintza preskribatuta dago. Beraz, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa onetsi behar da.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isunaren munta kobratzea bermatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zituen premiamenduzko-probidentzien aurka aurkeztu zena; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 16an emandako 1.940. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1113 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Luis Alonso Viguria jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Atarrabia Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 3an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen alkatetza beraren 2001eko urriaren 25eko ebazpenaren aurka (223/01 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"1.940. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1113 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du, José Luis Alonso Viguria jaunak jarri duena, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Atarrabia Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 3an eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen alkatetza beraren 2001eko urriaren 25eko ebazpenaren aurka (223/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Atarrabiako Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren aurka. Bada, ebazpen horren bidez ezetsi egin da larrialdi eta segurtasuneko ibilgailuentzat baino ez den aldean debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik (Aita Murillo kalea, 14. zenbakiaren aurrean) ezarri zitzaion zehapenari dagokionez adierazi den alkatetza horrek eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa (udalerri horretako Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) (223/01 zenbakia duen zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Atarrabiako Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta, halaber, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Arau orokor gisa, guztiendako administrazio prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan ezarrita dago ustezko arau-hausle guztiek eskubide kardinala dutela egozten zaizkien egitateak, egitate horiengatik leporatzen ahal zaizkien arau-hausteak eta ezartzen ahal zaizkien zehapenak jakinaraz diezazkieten, nahi izanez gero alegazioak aurkeztu ahal ditzaten eta Antolamendu Juridikoak onartzen dituen defentsabideak erabili ahal ditzaten.
Zehatzago, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 78.2 eta 79. artikuluetan agintzen duenez, salaketak egin eta berehala jakinarazten ez direnean, kasu honetan bezala, jakinarazpena ibilgailuaren titularraren helbidera bidali behar da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako arauak eta betekizunak betez, eta salatuari hamabost eguneko epea (egun baliodunak) eman behar zaio egoki deritzen alegazioak egiteko eta frogabideak proposatzeko.
Bigarrena.-Udalak bidali digun dokumentazioan ikusi dugunez, agintaritzaren agenteak ez zion salaketa berehala jakinarazi arau-hausleari, eta gero ere salaketa ez zen Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan ezarritako eran jakinarazi eta ez ziren eskaini artikulu horietan agindutako bermeak. Izan ere, espedientean jakinarazpena egiteko ahalegin bakarra azaltzen da, hain zuzen ere 2001eko maiatzaren 31n egin zena, eta horretan X-2 zenbakia duen poliziaren laguntzaileak eraso zuen "ez zegoela. Emazteak uko egin dio sinatzeari", eta aurrerago ez zen beste ahaleginik egin, edota ez zen ediktuen bidez jakinarazi. hau da, Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ezarri duena bete gabe. Testuak hau dio: "jakinarazpena interesatuaren etxean egiten denean eta jakinarazpena ematen den unean bertan bera ez badago, jakinarazpena etxean dagoen edonori eman dakioke, horren identitatea eraso ondoren. Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".
Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onestea eta indarrek gabekoa dela adieraztea eta deuseztatzea hala orain errekurritu den birjarpenezko errekurtsoaren ezespena nola horren arrazoia izan den zehapen-ebazpena.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zitzaion isunari dagokionez Atarrabiako Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka errekurtsogileak berak jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen alkatetza beraren 2001eko urriaren 25eko ebazpenaren aurkakoa (223/01 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 25ean emandako 2.599 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1409 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Tomás Idoate Maeztu jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 20an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (1165/01 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.599 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1409 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Tomás Idoate Maeztu jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko otsailaren 20an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (1165/01 zenbakia duen udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Antsoaingo Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez zehapena egin zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, hau da, udal mugartean estazionatzeagatik 5.000 kiloko BGP duen ibilgailua (Berriobide kalea, Etxevesteren aurrean), hala jokatzean antolamendu juridikoa hautsi baitu (1165/01 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.
2. Antsoaingo Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri du, eta aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du.
Zuzenbideko oinarriak
Lehenengoa.-Foruzaingoaren salaketa eragin zuten egitateak zeharo egiaztatu dira espedientean; izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Kasu honetan errekurtsogileak alegazioak aurkeztu zituen, ondore horretarako ezarrita dagoen epetik kanpo, eta horietan onartu egin zuen arau-haustearen lekuan estazionatu zuela salaketa egin zen egun horretan, eta adierazi zuen gaizki estazionatuta zegoen beste ibilgailu batek ekidin egiten ziolako hirugarren kategoriako ibilgailuak estazionatzeko gaituta dagoen aldera igarotzea, eta delako alde hori erabiltzeko bidezko baimena duela. Salaketa egin zuen agenteak (12. zenbakia duen udaltzainak) berretsi egin ditu salaketan agertzen diren termino guztiak eta, ondorioz, argi dago arau-haustea gertatu zela.
Bestalde, Bidetasunari buruzko Legearen 77. artikuluak ezarri du agintaritzako agenteek egiten dituzten salaketak unean bertan jakinarazi behar direla. Dena dela, egia da, halaber, salaketan adierazi behar diren arrazoi bidezkotuak direla medio. Kasu honetan, agenteak salaketaren orrian eraso zuen arau-hauslea ez zegoela bertan eta, gure iritziz, arrazoi hori bera nahiko da egintzan bertan jakinarazpena ez egiteko.
Bigarrena.-Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluari jarraituz, arau-hauste arintzat jotzen dira "Lege horretan berariaz larri edo oso larri gisa sailkatzen ez diren arauen kontra egindakoak...". Artikulu hori Antsoaingo Udaleko Osoko Bilkurak 1999ko apirilaren 19an onetsi zuen Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 33. artikuluan ezarri denari dago lotuta, hau da, ekainaren 7ko 71. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena, hor tipifikatu baitira arau-haustea diren egitate guztiak (33. artikulua.- Debekatu egiten du 5.000 kg-tik gorako BGP duten ibilgailuak estazionatzea udal mugarteko kale guztietan".).
Beste alde batetik, arau-hauste arinak egiteagatik ezartzen ahal diren gehieneko isunak 15.000 pezetakoak dira (90,15 euro), lege beraren 67.1. artikuluan ezarri denaren arabera, eta kasu honetan jatorriz ezarri zitzaion zehapenaren graduazioa 10.000 pezetakoa izan zen (60,10 euro), Auzitegi honen ustez egokia dela graduazio hori bat datorrelako legezko testu horren 69.1. artikuluan ezarri diren irizpideekin.
Azkenik, zehapen-espedientean ikusi dugu funtsean legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla eta errekurtsogileari aukera eman zaiola, arau-haustearen unean gidaria bera zela identifikatu ondoren, bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 71. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Errekurtsogileak, beraz, prozedura kontrajarriaren onura izan du, eta bere defentsarako egokitzat jotzen zituen argudioak aurkeztu ahal izan ditu prozeduraren aldi guztietan. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.
Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste bat egiteagatik isuna ezartzeko Antsoaingo Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurkakoa (1165/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 20an emandako 2.511 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1413 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Rubén Larrea Aguirre jaunak jarri duena trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri duen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2002ko urtarrilaren 31ko ebazpenaren aurka (22704/00 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.511. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1413 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rubén Larrea Aguirre jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri duen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen erakunde beraren 2002ko urtarrilaren 31ko ebazpenaren aurka (22704/00 zenbakia duen udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urtarrilaren 31n emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri duen birjarpenezko errekurtsoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik alegia (22704/00 zenbakia duen zehapen-espedientean). Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta ez du aurkatutako den egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik erantsi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Jakinarazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazi zitzaion eta horrek birjarpenezko errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Udalean (espedienteko errekurtsoaren zenbakia 4545/00 da); errekurtso hori ezetsi egin zen Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2001eko urtarrilaren 18ko ebazpenaren bidez.
Bestalde, egintza hori irmoa eta adostua da ez delako denboraz eta formaz errekurritu. Ondore horretarako gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dena egintza eman duen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).
Hirugarrena.-Bestalde, administrazioko bidea agortu delarik (udalekoa), zehapen-ebazpena betearazpidezkoa bihurtu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikulua) eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita 100eko 20ko premiamendu-errekargua sortzea ere (Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 98. eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (erregelamendu beraren 98 eta 109. artikuluak).
Laugarrena.-Azkenik, ezin da antzeman, kasu zehatz honetan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik. Jakina da "zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira" (Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik), eta arau horrek, kasu honetan Trafikoari buruzko Legearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu, hain zuzen ere: "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da".
Baina, dena dela "irmotasuna" -Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko Osoko Bilkuraren autuak esaten duen bezala-, inolako errekurtsorik jarri ezin zaion egintza edo erabaki baten egoera juridikoa da, hau da, ez errekurtso arrunta eta ez administrazioko bidekoa ere, ezta epaitegietakoa, salbu eta birjarpenezko aparteko errekurtsoa. Beraz, kontuan hartuta Auzitegi honetan denboraz eta formaz gora jotzeko errekurtsoa jarri dela zehapen-ebazpen horren aurka, egun ezain da esan egintza hori, errekurtsoa ebazpenik gabe zegoen bitartean, irmo bihurtu zenik, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 B.E.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 B.E.) berretsi zuenez "ezin dira nahasi administrazioaren ebazpen baten irmotasuna eta administratuari ematen zaion ahalmena, hain zuzen ere bere errekurtsoa ezetsi dela uste izatearena ("). Argi dago zehapen-ebazpena ez dela irmoa eta horren froga da auzibideko errekurtso hau berau jartzea; eta irmoa ez denez, ezinezkoa da preskripzioaren epea zenbatzen hastea". Irmotasuna falta da eta, ondorioz, ezinezkoa da preskripzioaren epea zenbatzen hastea. Halaber, ez da inon azaltzen ordainketaren gerorapen edo zatikapenerako baimenik eman denik. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra betearazpidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurkakoa (22704/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 2an emandako 2.658 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1414 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Martín Oyarzun Maritorena jaunak jarri duena, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2002ko otsailaren 18ko ebazpenaren aurka (710217/01 zenbakia duen udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.658. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1414 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Martín Oyarzun Maritorena jaunak jarri du errekurtsoa, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2002ko otsailaren 18ko ebazpenaren aurka (710217/01 zenbakia duen udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman duen ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin da errekurtsogileak berak aurkeztu duen birjarpenezko errekurtsoa, hain zuzen ere tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik zehapena ezarri duen zinegotzi beraren aurreko ebazpenaren aurkakoa (hiri horretako Udaleko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Esan den bezala, zehapena ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik, hau da, Z.E.L. aldean estazionatzeagatik tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe (Amaya kalea, 21), antolamendu juridikoa hautsiz (811649/01 zenbakia duen zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko dokumentazioa erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean.
Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuenak (martxoaren 24ko 5/1997 Legearen bidez eraldaturik), 81.1. artikuluan ondokoa xedatzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Preskripzio-epe hori eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".
Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau-hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu artean, arau-haustea preskribatu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.
Preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.
Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".
Beste alde batetik, ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan.
Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da interesatuari salaketa zuzenean jakinarazteko egin diren bi ahaleginak, hau da, ibilgailuaren titularra den sozietateak pertsona hori identifikatu ondoren egin zirenak, ez zirela ordutegiko aldearekin egin, alde bakarra 18 minutukoa izan zelako (lehenbizikoa 2001eko abuztuaren 3an, 13:48etan, eta bigarrena urte eta hil bereko 8an, 13:30etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena. Beraz, ez dira era baliagarrian egin eta ez dute preskripzioaren epea eteteko birtualtasunik, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).
Arestian adierazi den horren guztiaren ondorioz, udal erakunde horrek igorri duen espedientea aztertu ondoren kontuan hartu da arau-hausteari zehapena ezartzeko epea iraungita zegoela, eta hori horrela da Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan ezarri denaren arabera, salatu den gertaera hori, orriaren arabera, 2001eko maiatzaren 2an gertatu zelako, eta egun errekurtsogilea dena 2001eko uztailaren 5ean identifikatu zuen ibilgailuaren titularra zen sozietateak, eta data horretatik aurrera ez da preskripzioa eteteko ezer gertatu (salaketa errekurtsogileari zuzenean jakinarazteko ahaleginek, adierazi den bezala, akastunak izan zirelako eta, ondorioz, sorospidezko ediktuen bidezko argitalpenak ere ez du baliorik), bada, esan den egun horretatik 2002ko urtarrilaren 3ra arte, hau da, lege horretan ezarri diren hiru hileko epea gaindituta, gehi partikularrari egotzi ezin zaion arrazoiarengatik espedientea geldirik egon zen hilabetea. Beraz, arau-haustearen preskripzioa gertatu da eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau onestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isunari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak ezarri zuen zehapena aurkaratu zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ezespen-ebazpenaren aurka aurkeztu zena; ebazpen horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 27an emandako 2.625. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1493 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Rafael García García jaunak jarritakoa, indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetzi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 27ko ebazpenaren aurka (37410/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.625. zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1493 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael García García jaunak jarri du errekurtso hori, indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetzi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 27ko ebazpenaren aurka (37410/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen xedapenaren bitartez) eman duen ezespen-ebazpenaren aurka. Ezespen hori eman zaio trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezarri zuen ebazpenaren aurkako birjarpenezko errekurtsoari, hain zuzen ere egoiliarraren indarreko txartelik eduki gabe Z.E.R. aldean estazionatzeagatik (Carmen kalea, 2. zenbakiaren aurrean), horrela antolamendu juridikoa hautsiz. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deusezta dadila eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko dokumentazioa erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak
Bakarra.-Esan behar da, 4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen duela: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16 artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako idazkeran) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".
Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.
Halaber, gaiari dagokionez aipatu behar da Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salaren 2000ko azaroaren 15eko Epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenak (R. Ar. 10064). Epai hori legearen intereseko kasazio-errekurtsoa jarri zenean eman da eta horren bidez herri administrazioak trafikoaren esparruan izaten dituen zehapen-prozeduren iraungipenaren ondoreetarako kontuan hartu behar den legezko doktrina ezarri da. "(") salaketa zehapen-prozeduraren hasiera da kasu bakarrean, hain zuzen ere salaketa jaso duen pertsona horri tokian eta unean bertan jakinarazten zaionean, eta hasiera hori geroratu eginen da gainerako kasu guztietan harik eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo bidezko Udalak bidezko erabakia gertatu arte (espedientea hasteko erabakiari buruz ari da).
Gauzak horrela, kasu honetan aztergai dugun kasu jakinari dagokionez, ikusten ahal dugu alderdi errekurtsogilearen aurka hasi den prozedura (zehapen-espedientea hasteko erabakia falta dela) 2000ko azaroaren 28koa dela, eta zehapen-ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina, postako beharginak bete zuen jasoagiriaren txartelaren gordekinaren bidez era egokian benetakotuta dagoena, 2001eko uztailaren 1ean egin dela, esan behar da ebazpen hori egun errekurtsogilea denari antolamendu juridikoak ezarri duen sei hileko epea bete ondoren jakinarazi zitzaiola eta, horregatik, ez dela bidezkoa zehapen-ebazpen honen iraungitasuna adieraztea eta espedientea artxibatzeko agindua ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezarri zuen Iruleko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak ezarri zuen zehapenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka jarri dena; ebazpen horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 2an emandako 2.662 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1498 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Félix Quintana Garayoa jaunak jarri zuen, tiketik edo indarreko egoiliarraren txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 16an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 21eko ebazpenaren aurka (163402/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2..662. zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1498 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Félix Quintana Garayoa jaunak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarreko egoiliarraren txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 16an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 21eko ebazpenaren aurka (163402/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman duen ebazpenaren aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zen 10.000 pezetako isunaren aurka (60,10 euro) aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa, hau da, Z.E.L. aldean estazionatzeagatik (Orreaga etorbidea, 4) muga horri lotuta dagoen ordutegian, eta bidezko tiketik edo, hala denean, indarreko egoiliarraren txartelik eduki gabe, antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta ez du errekurritu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostenik igorri.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu polizia laguntzaileengana, "berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.A.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.A.), besteak beste, adierazi duen bezala, eta haien salaketa edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoa da, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez den bitartean".
Horri dagokionez, gogorarazi behar dugu administratuak berez duen errugabetasun oinarria hausteko Udalak zaintzailearen adierazpen hutsa ez diren beste froga batzuk aurkeztu behar dituela. Ondore horretarako gogoan eduki behar ditugu Auzitegi Gorenaren epaietan -besteak beste 1989ko urriaren 23an -R. Ar. 6990-, 1990eko urtarrilaren 29an -R. Ar. 357- eta 1997ko maiatzaren 21ean -R. Ar. 4375-, behin eta berriz ezarri dela "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Eta horrela egin ezean, zaintzaileak salaketa-orrian egin dituen adierazpenak eta interesatuak egin dituenak maila berean daudela onartu behar da, azken horrek ukatu egiten baitu ustezko arau-haustea egin duenik eta kasu jakin honetan administrazioko erantzukizun-ezaren oinarriak du lehentasuna, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.1 artikuluan jasota dagoena alegia. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta aurkatutako ebazpena deuseztatzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurkakoa da (163402/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 25ean emandako 2.592 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1502 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Rafael García García jaunak jarritakoa, oinezkoentzako igarotokian lehentasuna ez errespetatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 27ko ebazpenaren aurka jarri zuena (19427/01 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.592 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1502 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael García García jaunak jarri du errekurtsoa, oinezkoentzako igarotokian lehentasuna ez errespetatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 27ko ebazpenaren aurka jarri zuena (19427/01 zenbakia duen udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman duen ezespen-ebazpenaren aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, hau da, oinezkoen igarotokian (Pio XII.a, Antso Azkarra), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak biltzen dituen txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-1984ko apirilaren 11ko Auzitegi Nagusiaren Epaia aipatu behar da (R.Ar. 2227), horren arabera, "administrazioko prozedura erregulatzeko arauak norbanakoen Administrazioarekin dituzten erlazioetan dituzten eskubideen bermea dira eta, horregatik, administrazioarekiko auzibideetarako jurisdikzioaren ezaugarria den berariazko funtzio berrikusleagatik, aurkaratu diren ebazpenak eman dituzten administrazioko espedienteetan indarrean dauden legezko manuetan eskatzen diren tramiteak eta formalitateak bete diren aztertu behar du, ordena publikoaren berme gisa prozedurazko eskakizunak garbi betetzea ofizioz egin behar den zeregina delako aplikagarriak diren legezko xedapenetan adierazi diren beharrezko beharkizunak ez-betetzeak jarduketa horietan funtsezko akatsak daudela esan nahi duelako eta deuseztapena eragin dezaketelako, eta Auzitegi honek nahitaez adierazi beharko du hori".
Aztergai dugun kasu honetan Iruñeko Udalak berak Auzitegi honetara 2002ko maiatzaren 20an igorri duen idazkian adierazi du ezin duela frogatu aztertzen ari garen zehapen-espedienteari dagokion salaketa interesatuari jakinarazi zitzaionik, eta horrek herritarraren indefentsioa eragiten du eta egin diren jarduketa guztiak deusezak dira. Ondorioz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau onestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Onetsi behar dugu eta onetsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafiko isun bati dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen zehapenaren aurka aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka jarri zena; ebazpen horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko uztailaren 2an emandako 2.664 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1517 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Vicente Puente Gutiérrez jaunak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu den birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 27ko ebazpenaren aurka (38171/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
2.664. zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1517 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Vicente Puente Gutiérrez jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu den birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren 2001eko azaroaren 27ko ebazpenaren aurka (38171/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman duen ebazpenaren aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen trafikoko arau- haustea egiteagatik ezarri zen 16.000 pezetako isunaren aurka (90,16 euro) aurkeztu zen birjarpenezko errekurtsoa, hau da, ibilgailua pertsona minisbaliodunen garraiorako ibilgailuentzat erreserbatuta dagoen aldean estazionatzeagatik (Eroski, estazionatzeko aldea), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta ez du errekurritu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostenik igorri.
Zuzenbideko oinarriak
Bakarra.-Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan ezarritakoa betez urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen; aldaketa 1999ko apirilaren 14an sartu zen indarrean, Administrazioaren arioz hasitako prozeduretan, non Administrazioak zehapen ahalmenak erabiltzen dituen, Trafiko arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan (otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua) ezarritakoari jarraituz, Administrazioak prozedura hasten denetik sei hilabeteko epean eman behar du ebazpena eta interesdunari jakinarazi behar dio, espedientea interesdunaren erruz geldirik egon denean salbu. Hala ez bada, jarduketak artxibatzeko dekretatu beharko da, interesdunak eskaturik edo ebazpen hori emateko eskuduna den organo beraren ekimenez. Hori horrela da, jurisprudentziak ezarri duen bezala, iraungipenaren funtsa, eta gauza bera gertatzen da preskripzioarekin, ez dagoelako administrazio organoaren eskubideaz abdikatzeko edo hari uko egiteko asmo subjektiboan nahiz borondatean oinarrituta, ezta inplizituki ere, baizik eta hura objektiboki geldirik egotean (Gaztela-Leongo Auzitegi Nagusiaren 1998ko azaroaren 24ko epaia -R. Ar. 4401-).
Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu zehapen prozedura iraungirik zegoela, hasi zen egunetik (hau da, 2000ko azaroaren 25ean; agintaritzako agenteak salaketa egin zuen eta arau-hausleari orduan bertan jakinarazi zitzaion; horren arabera zehapen-espedientea hasi zen (otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, Trafikoaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 10 artikuluan ezarri duena betez) eta zehapenaren jakinarazpena etxean bertan egiteko egin zen lehen ahaleginaren egunera arte, hau da, 2001eko uztailaren 2an, kasu honetan Posta Zerbitzuaren bidez (gogorarazi behar da "prozedurak iraun dezakeen epea bukatu aurretik jakinarazpenak egiteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen-agirian ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala kreditatzea", behin eta berriz aipatu den legearen 58.4. artikulua, aise iragan da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluak aipatzen dituen sei hilabeteko epea. Hori dela eta, espedientea iraungirik baitago, hura ofizioz antzeman beharrekoa baita ondorio guztietarako (Entzutegi Nazionaleko 1998ko maiatzaren 29ko epaia -R. Ar. 1662-), errekurtsoa baietsi eta aurkatutako ebazpena deuseztatu egin behar dugu.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste larri batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka jarri den birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (38171/00 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen horiek ezetsi beharrekoak dira eta ezetsi egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria.
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 21ean emandako 2.546. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1532 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Tomás Idoate Maeztu jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko urtarrilaren 25ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (15/01, 81/01 eta 798/01 zenbakiak dituzten udal espedienteak). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.546. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1532 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Tomás Idoate Maeztu jaunak jarri du errekurtso hori, hain zuzen ere trafikoko isun batzuen zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko urtarrilaren 25ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka (15/01, 81/01 eta 798/01 zenbakiak dituzten udal espedienteak).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Antsoaingo Alkatetzak 2002ko urtarrilaren 25ean eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka, hain zuzen ere interesatuak ez duelako borondatezko epean ordaindu trafikoko hiru isunen zenbatekoa. Hiru isun horiek hurrenez hurren 15/01, 81/01 eta 798/01 zenbakiak dituzten zehapen-espedienteen ondorio dira. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.
2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu den udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu hiru prozedura hauetan egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-15/01 eta 81/01 zenbakiak dituzten espedienteak aztertu ondoren, oraingoan Zergei buruzko Lege Orokorraren 128 artikuluko 1.d) idatz-zatiko kasua gertatu da, eta baita Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluan ezarri dena ere, espedienteetan ez delako azaltzen bidezko zehapen-ebazpenak era egokian jakinarazi zitzaizkionik interesatuari, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala, alegia. Izan ere, zehapenak jakinarazteko egin ziren ahaleginak, denak posta ziurtatuaren bidez egin zirenak (2001eko maiatzaren 28an eta ekainaren 5ean, 15/01 zenbakia duen espedienteari dagokionez, eta 2001eko maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean, 81/01 zenbakia duen espedienteari dagokionez, non-eta Sakanpea kalean, 33.ean, Antsoain (Nafarroa), ez zirelako ordu desberdinetan egin, (15/01 zenbakia duen zehapen-espedienteari buruzkoak, lehenbizikoa, 10:22etan egin zen, eta bigarrena 11:00etan, eta 81/01 zenbakia duen zehapen-espedienteari buruzkoak, lehenbizikoa, 10:40etan egin zen, eta bigarrena 11:03etan), Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluaren 2. atalean ezarri den bezala; gero abuztuaren 6ko 95/01 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Antsoaingo Udaleko ediktuen oholtza argitaratu zen, baina argitalpen horrek ez ditu ongitzen aurreko akatsak eta, beraz, ez du eraginkortasunik.
Ildo horretan, askoren artean, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, hurrenez hurren 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. Kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da".
Bestalde, zehatzeko ekintza preskribaturik zegoen bi kasuetan eta preskripzioa ofizioz aplikatu behar izan zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Beraz, 15/01 eta 81/01 zenbakiak dituzten zehapen-espedienteei dagokionez, bidezkoa da errekurtsoa onestea eta errekurritu den premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea eta indarrik gabe uztea.
Hirugarrena.-Hori gorabehera, 708/01 zenbakia duen zehapen- espedienteari dagokionez, horretan ez da gertatu Zergei buruzko Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan ematen diren kasuetatik bat bera ere. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 2001eko abenduaren 7an, hau da, Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek ezarri bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazi duena), alegia. Izan ere, posta ziurtatuz egin zen, non-eta Sakanpea kalean, 33.ean, Antsoain (Nafarroa), eta berak jaso eta sinatu zuen, eta bere burua horrela identifikatu zuen postako enplegatuaren aurrean, izena eta bi deiturak emanez eta NAN zenbakia ezarriz. Zehapena irmoa da eta adostua izan zen, denboraz eta moduz aurkatu ez baitzen eta, beraz, emaitzako ondorio guztiak eragin ditu.
Beste alde batetik, Ebazpen zehatzailea, udalaren administrazio bidean irmotu zenean, betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua), eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 90. artikulua) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (erregelamendu beraren 98. artikulua).
Azkenik, ez dugu antzeman, aztertzen ari garen kasuan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, orain errekurritu den premiamendu-probidentzia errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaion, 2002ko apirilaren 5ean (aztergai dugun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen eguna; azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58.3. artikuluak ezarri duena betez, Antsoaingo Udalak ez duelako jakinarazpena egin zen egun zehatza benetakotu); hau da, zehapena irmo bihurtu zen egunetik urtebete iragan baino lehen egin zen jakinarazpen hori (BSLren 81.2 artikulua). Bidezkoa da, beraz, 708/01 zenbakia duen zehapen-espedienteari dagokion errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Zati baten baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko hiru isunen emaitzako zorraren zenbatekoa betearazpidez kobratzeko Antsoaingo Udalak eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztu dena (15/01, 81/01 eta 798/01 zenbakiak dituzten zehapen-espedienteak), eta deuseztatu eginen da 15/01 eta 81/01 zenbakiak dituzten zehapen-espedienteei dagokienez, eta baieztatu eginen da 798/01 zenbakia duen zehapen-espedienteari dagokionez.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 11n emandako 2.377 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 02-1586 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Ignacio Lima Zabalegui jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 19an eman zuen bahitura- dilijentziaren aurka (17135/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2.377 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1586 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Lima Zabalegui jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 19an eman zuen bahitura-dilijentziaren aurka (17135/97 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Ignacio Lima Zabalegui jaunak, 2002ko apirilaren 10ean Auzitegi honetan aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 19an eman zuen bahitura-dilijentziaren ebazpenaren aurka (17135/97 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honek 2002ko apirilaren 15ean emandako probidentziaren bitartez (hurrengo apirilaren 16an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 31n jaso zuen txosten hori; hartan, errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20 artikuluko 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu Ignacio Lima Zabalegui jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 19an eman zuen bahitura-dilijentziaren aurkakoa (17135/97 zenbakiko udal espedientea); egintza hori ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko ekainaren 13an emandako 2.438 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-1594 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pedro María Alonso Lorente jaunak jarri duena, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak 2001eko urriaren 25ean eman duen bahitura-probidentziaren aurka (4563/00 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"2.438. zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamahiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-1594 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro María Alonso Lorente jaunak jarri du errekurtso hori, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak 2001eko urriaren 25ean eman duen bahitura-probidentziaren aurka (4563/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da trafikoko arau-hauste baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak 2001eko urriaren 25ean eman duen bahitura-probidentziaren aurka. halaber, horrekin batera eskatu ziren premiamenduagatiko errekargua eta korrituak eta kostuak (erreferentziako zehapen-espedientea). Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia hori deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta dokumentazio horretan bere jarduketa benetakotzeko aurrekariak azaltzen ditu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, eta puntu honi dagokionez berariazko indarra du eta zilegi da errekurtso lokabearen xede izateko, uztailaren 2ko 177/2001 Foru dekretuaren bidez onetsi den Bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 165. artikuluan ezarri denari lotuta.
Hori guztia azaldu ondoren, azpimarratu behar da lehenbizi administrazio errekurtsoa aurkez daitekeela eta gero jurisdikzio errekurtsoa bahitzeko erabakiaren aurka eta dirubilketaren kudeaketako beste ekintzen aurka, baina horrek ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (AGE, 1992ko azaroaren 10ekoa, R. Ar. 8675), eta horrek ezertan kendu gabe interesdunak, kasua bada, premiamendu-probidentziaren eza salatzeko daukan eskubidea, aipatu Erregelamenduko 892 artikuluari jarraituz. Artikulu horrek ezarri du premiamenduzko-probidentziarik ez egotea zordunaren ondarearen gainean betearazpidetzako jarduketak egitea aurkaratzeko arrazoia izaten ahal dela. Aztergai dugun kasu honetan Bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren artikulu horretan ezarri diren balizkoetan gaude, espedientea aztertu ondoren esaten ahal delako interesatuari egin zaion bidezko premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpena ez delako antolamendu juridikoan ezarri diren gutxieneko berme guztiak betez egin.
Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedura erregulatu duen Legearen 59.2. artikuluak ondokoa ezarri du: "baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".
Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan antzematen ahal da sorospidezko ediktuaren argitalpenari ekin aurretik zehapen-ebazpena interesatuari berari zuzenean jakinarazteko egin ziren bi ahalegin horiek ez zirela legeak eskatzen duen ordutegiko aldearekin egin, (lehenbizikoa 2001eko urtarrilaren 23an, 12:35etan, eta bigarrena urte eta hil bereko 26an, 13:30etan), beraz, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ezarri dena. Beraz, ez dira era baliagarrian egin ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen eta horrek herritarraren indefentsioa ekarri du, eta egintza deuseztatu beharra. Beraz, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa onetsi behar da.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa,
Ebatzi du: Onetsi beharrekoa da eta onetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen isunaren munta kobratzea bermatzeko eman zen premiamenduzko-probidentzien aurka aurkeztu zena; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
