134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

222/2002 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Behin-behineko Gobernu Kontseiluko kide batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua eratu zuen abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legearen 4. artikuluan finkatuta dago Kontseiluak zer kide izanen dituen. Zehazki, a) letran dio Unibertsitateko Gobernu Batzordeak zortzi ordezkari izanen dituela bertan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Behin-behineko Gobernu Kon- tseiluak, urriaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen Behin-behineko Gobernu Kontseiluak Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan izanen dituen ordezkariak izendatzea.

Bestetik, 5. artikuluak dio Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Ramón Garitagoitia Padrones jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. artikulua. José Luis Torres Escribano jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

3. artikulua. Javier López Rodríguez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

4. artikulua. Oscar Salvatierra Antón jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

5. artikulua. Naiara Paredes Iriarte andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

6. artikulua. Fermín González García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

7. artikulua. Primitivo Caballero Murillo jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

8. artikulua. María Angeles Santos Laraña andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

9. artikulua. Benigno Gómez López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

10. artikulua. Javier Ruiz Aranguren jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0211705