I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko urriaren 21eko 11:00etan, aurkeztu direla "Asociación Navarra de Técnicos de Transporte Sanitario, ANATETS" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eskualdean jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten lanbide horretako langileak.
Eraketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Luis Ferrer Lizaso eta Oscar Rodríguez García jaunak.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0211559