I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.
Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Emilio Giménez Carbonell jaunari Abereen Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik irekiriko 32/2002SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.
"EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Abere Osasunari buruzko Foru Legearen kontrako arau-hauste bat egiteagatik Emilio Giménez Carbonell jaunari zehapena ezartzen diona.
Ikusirik, Zangozako Guardia Zibilak 2001eko abenduaren 14an jarritako salaketaren ondorioz, Emilio Giménez Carbonell jaunari irekitako 32/2002SA zehapen espedientea.
Gertakariak:
Lehenbizikoa.-2001eko abenduaren 14an, NA-127 errepidearen 2. km-an, Zangozako (Nafarroa) udal mugapean, Miguel Giménez Giménez jaunak, berak gidatzen zuen ibilgailuan 8 behor zeramatzan, ibilgailuaren desinfekzio ziurtagiria izan gabe. Ibilgailuaren matrikula Z-0045-AD zen eta haren titularra Emilio Giménez Carbonell jauna.
Bigarrena.-2002ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Emilio Giménez Carbonell jaunari (NAN zk.: 17994884) Abere Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik, eta 120,20 euroko isuna proposatu.
Hirugarrena.-30/1992 Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betez, Ebazpen hau eta dagokion karguen plegua 2002ko ekainaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (76. zk.) jakinarazita, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehena.-Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24.3 artikuluan ezarrita denez, animalia garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik eta, hori, agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.
Bigarrena.-Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58.1 artikuluan, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 euro bitarteko isuna dagokiela.
Hori horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an eman Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Emilio Giménez Carbonell jaunari (NAN zk. 17994884) 120,20 euroko isuna jartzea Abere Osasunari buruzko Foru Legearen kontra egindako arau-hauste arinarengatik, abere garraioan erabilitako ibilgailuak desinfekzio ziurtagiria ez izateagatik.
2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:
-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio aurkezteari uko egiten diola.
Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordain-gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.
3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. 2002ra luzatutako 2001eko gastuen aurrekontuan eginen da ordainketa, 71320- 11000-3910-000000 kontusailean.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren batean.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".
Iragarkiaren kodea: A0210761