134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktuak.

OLT-EDUen lanbide kategorian aldez aurreko barne-akoplamendurako deialdia, "Bideko Ama Birjina" ospitalean argitaratua 2002ko urtarrilaren 17an. Iragarkia.

María Jesús Elizondo Yaniz andreak gora jotzeko helegitea aurkeztu du "Bideko Ama Birjina" ospitaleko OLT-EDUen lanbide kategorian barne-akoplamendua egiteko deialdirako Epaimahai Kalifikatzaileak 2002ko martxoaren 22an bidali zion idazkiaren kontra, baita 2002ko martxoaren 27an eta apirilaren 16an argitaratutako behin betiko baremoaren kontra ere. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkezturiko helegitearen kopia Osasun Departamentuan dago interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0211430