134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

134/2002 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Editorial Aranzadi, S.A., Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN), C.T.N.C.V., Laboratorio del Ebro, Fundación Gaztelan, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A. enpresak "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" jotzen dituena. Laboratorio del Ebro, Fundación Gaztelán, Eurofren Europea de Frenos, S.L., e Inés Mulliez Corella, S.A.

Aukera berdintasunaren aldeko hautua egin duten enpresen lana aitortzeko asmoz, baita ekintza ez-baztertzaileen bidezko politika abian jartzeko asmoz ere, irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuak "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailea" izeneko figura sortu zuen. Horren babesean, lehen aipatu enpresek beren hautagaigoa aurkeztu dute, eta azaldu enpresan Ekintza Positiboaren Plana ezartzeko burutzen ari diren jarduerak.

Aurkeztutako hautagaigoak azterturik, pentsatu da irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoarekin bat, aipatu enpresek merezi dutela jende aitzinean "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" jotzea,

EBATZI DUT:

1. Editorial Aranzadi, S.A., Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN), C.T.N.C.V. Laboratorio del Ebro, Fundación Gaztelan, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A enpresak "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" jotzea, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasun handiagoa bultzatzeko burutzen ari diren jarduerengatik.

Aitorpen horrek indarrean iraun dezan, entitate laguntzaileek urtero frogatu beharko diote Nafarroako Emakumearen Institutuari aukera berdintasunaren aldeko ekintzak burutzen jarraitzen dutela.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Editorial Aranzadi, S.A., Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN), C.T.N.C.V. Laboratorio del Ebro, Fundación Gaztelan, Eurofren Europea de Frenos, S.L. eta Inés Mulliez Corella, S.A. enpresei, Informazio eta Lankidetza Atalari eta Unitate Administratiboari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamarrean.-Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: A0210251