134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

205/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Eskola Kontseiluko zenbait kide izendatzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusia eta tokiko kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntza Batzorde Nagusia da ukitutako sektore guztiek Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren programazio orokorrean modu erreal eta eraginkorrean parte hartzeko duten aholkularitza organo gorena.

Aipatu Foru Legearen 6. artikuluak dio erakunde baten ordezkaritza aldatzen duten hauteskundeak egin ondotik edo haien ordezkariak berritu ondotik, talde horietako ordezkariak berretsi edo aldatu beharko direla, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako moduan; 4. idatz-zatian, berriz, dio ezen Eskola Kontseiluan edo Hezkuntza Batzorde Nagusian posturen bat bete beharra suertatzen bada, ordezkoa 5 eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera izendatuko dela eta postua utzi zuen batzordekideari zegokion kargualdia bukatu bitarte arituko dela."

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1.-Leonisa de Rodrigo Gutiérrez andrea Nafarroako Eskola Kon- tseiluko kide izendatzea, "Herrikoa" Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioaren izenean, María Antonia Oco Ilundain andrearen ordez, kargua utzi baitu. Azken horri emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

2.-Ordezko kontseilukide horren izendapena ordezkatuari zegokion kargualdia bukatu bitarte izanen dela adieraztea.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0210836