134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

451/2002 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroan araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatu batzuei aldi baterako zenbait unitate izateko baimena ematen diena.

2002/2003 ikasturterako burutu den eskolatze prozesuan ikusi da aldi baterako eskolatze beharrak daudela ikastetxe pribatu batzuetan, eta behar horiek, oraingoz, gehienez baimenduriko kopurua gainditzen dutela.

Kontuan harturik irailaren 16ko 325/1996 Foru Dekretuan ezarritakoa (irailaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako irakaskuntza pribatuko eskola plangintzaren esparru orokorrean; uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), zeinen bidez ezarri baita Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioko zenbait unitate baimendu zaie, eskolatze beharrengatik eta aldi baterako, Foru Komunitateko ikastetxe hauei:

1) Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: Iñigo Aritza Ikastola.

Helbidea: Basamutur kalearen luzapena, z.g.

Herria: Altsasu.

Udalerria: Altsasu.

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloko osaera juridikoa: 3 unitate, gehienez ere 75 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat, 3 urteko adinari dagokion mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek 5 urteko adinari dagokion maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2004/2005 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

2) Izen orokorra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: Sakana Ikastola.

Helbidea: Basamutur kalearen luzapena, z.g. eta Larrañeta, 9

Herria: Altsasu eta Etxarri-Aranatz.

Udalerria: Altsasu eta Etxarri-Aranatz.

Osaera juridikoa: 8 unitate, gehienez ere 240 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako lehen mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek laugarren maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2005/2006 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak hezkuntza etapa horretan beste unitate baterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

3) Izen orokorra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: "Lizarra Ikastola".

Helbidea: Gustavo de Maetzu, z.g.

Herria: Lizarra.

Udalerria: Lizarra.

Osaera juridikoa: 8 unitate gehienez 360 ikastoki Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako lehen mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek laugarren maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2005/2006 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak hezkuntza etapa horretan beste unitate baterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

4) Izen orokorra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: "Mater Dei-Puy-Anderaz".

Helbidea: San Pol, 1

Herria: Lizarra.

Udalerria: Lizarra.

Osaera juridikoa: 12 unitate gehienez 360 ikastoki Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako lehen mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek laugarren maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2005/2006 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak hezkuntza etapa horretan beste hiru unitaterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

5) Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: Calasanz.

Helbidea: Erriberri, 1.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Batxilergoko osaera juridikoa: 4 unitate, gehienez 140 ikastoki Batxilergoan (Modalitateak: Natur eta Osasun Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientziak).

Aldi baterako baimendu diren unitateak: 1 Batxilergoko lehen mailan, 2002/03 ikasturterako, bigarren maila 2003/04 ikasturtean, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak Batxilergoko bigarren mailan beste unitate baterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du 2002/2003 ikasturtean, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

6) Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: Esclavas del Sagrado Corazón.

Helbidea: Atarrabiako etorb., 6

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloko osaera juridikoa: 3 unitate, gehienez ere 75 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat, 3 urteko adinari dagokion mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek 5 urteko adinari dagokion maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2004/2005 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

7) Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: Nuestra Señora del Huerto.

Helbidea: Urdazubiko Monasterioa, 25.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Lehen Hezkuntzaren bigarren zikloko osaera juridikoa: 6 unitate, gehienez ere 150 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat, 3 urteko adinari dagokion mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek 5 urteko adinari dagokion maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2004/2005 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

8) Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen berariazkoa: Ursulinas.

Helbidea: Agoitz, 1.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloko osaera juridikoa: 9 unitate, gehienez ere 225 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat, 3 urteko adinari dagokion mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek 5 urteko adinari dagokion maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2004/2005 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak hezkuntza ziklo horretan beste unitate baterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

9) Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxea.

Izen berariazkoa: Ursulinas.

Helbidea: Aogitz, 1

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako osaera juridikoa: 12 unitate, gehienez ere 360 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako hirugarren mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori 2003/2004 ikasturtean laugarren maila egiteko luzatuko da, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak hezkuntza etapa horretan beste unitate baterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

10) Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea.

Izen berariazkoa: Anunciata.

Helbidea: Fernández Portolés, 38.

Herria: Tutera.

Udalerria: Tutera.

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloko osaera juridikoa: 6 unitate, gehienez ere 150 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat, 3 urteko adinari dagokion mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek 5 urteko adinari dagokion maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2004/2005 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

11) Izen orokorra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxea.

Izen berariazkoa: Anunciata.

Helbidea: Fernández Portolés, 38.

Herria: Tutera.

Udalerria: Tutera.

Osaera juridikoa: 8 unitate gehienez 240 ikastoki Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: 1 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan, 2002/2003 ikasturtean; baimen hori 2002/2003 ikasturtearekin batera bukatuko da.

Horretaz gainera, ikastetxeak hezkuntza etapa horretan beste unitate baterako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

12) Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxea.

Izen berariazkoa: San Francisco Javier.

Helbidea: San Francisco Javier.

Herria: Tutera.

Udalerria: Tutera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako osaera juridikoa: 16 unitate, gehienez ere 480 ikastoki.

Aldi baterako baimendu diren unitateak: bat Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako lehen mailan, 2002/2003 ikasturterako; baimen hori ikasleek laugarren maila bukatzen duten arte luzatuko da, 2005/2006 ikasturtera arte, alegia, baldin eta oraingo eskola beharrek irauten badute.

Horretaz gainera, ikastetxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beste hiru unitatetarako duen aldi baterako baimena izaten jarraituko du, baimenetako arauetan ezarritako moduan.

2. Baimendu diren unitateen ituna egiteko, horren gaineko legerian ezarritakoa bete beharko da.

3. Foru Agindu honen kontra gora interesatuek jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatuetara, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Hezkuntza Itunen Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemeretzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0210192