134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1711/2002 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotarako kanpoko laborategiek zehaztapen analitikoak egiteko zerbitzua 2003rako kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du kanpoko laborategiek zehaztapen analitikoak egiteko zerbitzua kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotarako kanpoko laborategiek zehaztapen analitikoak egiteko zerbitzua 2003rako kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Hasierako prezioa: 170.108 euroko gastua, BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea kalea, 39 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

-Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

-Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: proposamen ekonomikoak ireki eta irakurtzeko eguna, ordua eta tokia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean jakinaraziko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hilabete pasata.

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), eta helbide honetan: www.cfnavarra.es/sns-o/concursos.

Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaseian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan datorrena: I. erans- kina.-Proposamen ekonomikoaren eredua).

Iragarkiaren kodea: A0211698