134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko urriaren 29koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da 2003. urtean Nafarroako Jauregiko bulegoak garbitzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko espedientea eta lehiaketa irekiaren bidezko esleipena.

Komunikazio Zerbitzuak lehiaketarako deia egin du 2003. urtean Nafarroako Jauregiko bulegoak garbitzeko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorren arabera:

-Kontratuaren xedea: aipatutako lanak kontratatzea.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 246.500,00 euro.

-Lanak egiteko epea: 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

-Kontratistaren betebeharrak: III. taldea, 6. azpitaldea, B kategoria.

-Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 2ko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

-Klausulen pleguak: Nafarroako Gobernuko Protokolo Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2-1. solairua, Iruña) bulegoko egun-orduetan.

-Proposamenak non eta noiz irekiko diren: abenduaren 10eko 9:00etan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Komunikazio Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian.-Lehenda- karitzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0211646