134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

197/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Ablitasen lurzatien berrantolamenduaren bitartez eta ohiko ureztaketa-lurrak berrituz azpiegituretan esku-hartzea onetsi eta esku-hartze hori onura publikokoa dela adierazten duena.

Gaur egun, Ablitasko lurrak, bai lehorrekoak, bai ureztatu beharrekoak, ez dira behar bezain handiak, lur horiek sakabanatuak baitaude, lurzati sobera txiki batzuetan.

Ohiko ureztaketa-lurretan ura ez da zentzuz erabiltzen eta erreten sarea hondaturik dago.

Ura Lodosako Ubidetik eta Kalube errekatik hartzen da. Ura hobeki aprobetxatu behar da, etekina handitzeko eta, egin nahi den bezala, kontsumoa gutxitzeko, presioko urezketaren bidez, gaurkoa hobetuz.

Nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzearen helburuak honako hauek dira: alde batetik, lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea nekazaritzako jabetzari, eta, bestetik, ureztatze-sistema berritzea, ikuspegi energetiko eta kostuzkotik hoberenduriko ureztaketa-lurrak sortu eta baliabideak zentzuz erabiltzeko.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak, xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Ubidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren eta hark ureztatu beharreko eremuan sartutako esku-hartzeak, Foru Lege horren 12. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako aurreikuspenen arabera eginen direla eta ez dutela beharrezko izanen ingurumenaren gaineko eraginaren beste ebaluaziorik, hauek egina baitute 1999ko apirilaren 29ko Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Legeak ezartzen duen bezala, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Onespena.

Nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea onestea, lurzatien berrantolamenduaren eta ohiko ureztaketa-sistema berrituz, Ablitasen.

2. artikulua. Onura publikokoa eta berehala egitekoa dela adieraztea.

Onura publikokoa eta berehala egitekoa dela adierazten da Ablitasko lehorreko eta ohiko ureztaketa-lurretan egin gogo den nekazaritzako azpiegituren gaineko esku-hartzea, bidezko diren ondasun eta eskubideen desjabetzapenak, eta lurren okupazioak eta zortasunek (aldi batekoek nahiz iraunkorrek) bidea izan dezaten.

3. artikulua. Egin gogo denaren deskribapena.

1. Esku-hartzearen xede den eremu osoan lurzatiak antolatzeaz gain, gaurko ureztaketa-lurrak berrituko dira, Lodosako Ubidetik egin beharreko punpaketa-obra guztiak eginez eta kontzesio-ura ureztatzaileei banatuz, behar adinako ur-emana eta presio egokian hornituz ureztaketa-lurretako xirripazko eta tantakako ureztaketa-lurrak sortzeko. Aukeratutako ureztaketa-sistemaren arabera lurzatietan behar den ekipamendua ere sartzen da.

Lurzatietara iristeko bide-sarea, ahal den neurrian, orain bertan direnen gainean ezarriko da.

2. Nafarroako Ubidearen eta hark ureztatu beharreko eremuen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari 1999ko apirilaren 29an egin zitzaion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira, bai eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean ur baliabideak hobeki kudeatzeko ezarritako baldintzak ere. Honako hauek dira:

a) Nafarroako Ubidearen eta hark ureztatu beharreko eremuen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean egon eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpenean ingurumenaren gaineko eragina jasotzekotan daudela aurreikusten diren eremuak, batez ere estepako hegaztien eremuak eta naturgune babestuak, ez dira ureztaketa-lur bilakatuko.

b) Lanak zehatz-mehatz prestatu ondotik, lurrak mugituko diren eremuetan ondare historiko-artistikoaren gaineko indusketa sistematikoa eginen da.

c) Lanak hasi baino lehen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari proiektua gauzatzeko behar diren agregakinak nondik atera eta soberakinak nora botako dituzten adierazi beharko zaio eta, horretarako, esleipena duen kontratistak behar diren zuzemenak eginen ditu.

Ateratzeko eta botatzeko eremu horiek behar den baimena ez badute, horiekin batera ingurumenaren gaineko eraginei buruzko azterlanak arautzen dituen 229/1993 Foru Dekretuan aurreikusitako argibideak bidaliko dira.

d) Lanak ahitu eta gero, ingurumenaren gaineko eraginari eta arkeologiari egin zaien jarraipenaren gaineko txosten bana igorriko zaie Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Vianako Printzea Erakundea-Kultur Zuzendaritza Nagusiari.

e) Ingurumenaren gaineko Eraginaren azterlanean proposatu neurri zuzentzaileen arabera, eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 11. artikuluarekin bat, ureztaketa-lurrak aldatu eta berritzeko kasuetan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Ureztatzaileen Batasunak, aldatze edo berritzearen onuradunak baitira, nekazaritzarako ur baliabideak zuzen kudeatzeko esku-hartzeetan sartuko ditu, edo Departamentuak berak zuzenean, edo "Riegos de Navarra S.A." kapital publikoko enpresaren bitartez, Ureztatzaileari Aholkua Emateko Zerbitzuaren bitartez, hain zuzen.

f) Ureztatzeko uraren kontrol handiagoa eramatearren, eta Foru Lege harekin bat, lurzatia hornitzeko gehieneko dirulaguntzak bakarrik emanen dira ureztaketak eta fertirrigazioa programatzeko prestakuntza teknikoa eta erabiltzaile bakoitzarendako kontsumoaren kontrola egokiak baldin badira, Erregelamenduaren arabera.

4. artikulua. Lurzatiak berrantolatzeko prozedura zehaztea.

Eremu honetan erabiliko den lurzati-berrantolamenduko prozedura Nekazaritako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko I. Tituluko IV. Kapituluan jasotakoa izanen da.

5. artikulua. Esku-hartzearen eremua zehaztea.

Esku-hartzearen xede den eremuak gutxi gorabehera 6.200 hektarea hartzen ditu. Haietarik, gutxi gora-behera 1.700 ohiko ureztaketa-lurrak dira, berritu beharrekoak. Hona hemen behin-behineko mugak:

Iparraldetik: Saso Pedriz eta Fontellasko eta Ribaforadako mugapeak.

Hegoaldetik: Aragoiko Erkidego Beregaina.

Ekialdetik: Ribaforadako eta Cortesko mugapeak.

Mendebaletik: Barillasko mugapea.

Perimetro horri Nekazaritako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 13.4 eta 17 a) artikuluetan xedatutakoaren araberako aldaketak eginen zaizkio.

6. artikulua. Ustiatu beharreko oinarrizko eremuetako mugak zehaztea.

1. Ablitasko lehorreko lur oinarrizkoen goiko eta beheko mugak 150 eta 60 hektarea izanen dira, hurrenez hurren. Ablitasko ureztaketa-lur oinarrizkoen goiko eta beheko mugak 26 eta 5 hektarea izanen dira, hurrenez hurren. Bietariko ustiategietan, batera lehorreko lurrak eta ureztatzekoak diren horietan, alegia, ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko indizea 5,77koa izanen da, eta horixe aplikatuko da, hain zuzen ere, bietariko ustiategi batek gehieneko muga gainditzen duen ala ez jakiteko. Orobat, ureztalurrak lehorreko lur bihurtzeko indizea 12koa izanen da, bietariko ustiategi batek gutxieneko muga gainditzen duen ala ez jakiteko.

Ureztatu beharreko oinarrizko eremua, beraz, bost hektareakoa da.

2. Nekazaritzako lurrik txikienen balioak honako hauek izanen dira: lehorreko lurretarako, 60 hektarea, eta ureztaketa-lurretarako, bost hektarea.

7. artikulua. Onespenaren ondorioak.

Nekazaritzako azpiegituren gaineko esku-hartzea nahitaezkoa izanen da ukituriko lurren jabe guztiendako eta eskubide errealen titularrendako eta haien gaineko egoera juridikoendako, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari eratxikiko dio mugarri edo seinaleak ezartzeko ahalmena.

Lurzati bat berrantolamenduan sartzeak berekin ekarriko du, prozedurak diraueino, mugakideen atzera eskuratzeko eskubidea, truke nahitaezkorako eskubidea eta legeek barneguneak eta lurzati barreiamendua saihesteko ematen dituzten gainerako eskubideak iraungitzea.

Lurzati-berrantolamenduaren espedientean emandako ebazpenak ez dira etenda geldituko berrantolamenduak ukitutako eskubideei buruz partikularren artean gertatzen diren tirabirengatik.

8. artikulua. Foru Dekretu honek bidezko diren Eraikuntza Proiektuak prestatzeko aukera emanen du, prozeduraren une egokian egin beharko dena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Foru Dekretu hau gauzatzeko behar diren egintzak aurrera eramanen ditu.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0210088