134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2002ko urriaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez 2002. eta 2003. urteetan Tuteran lokal bat merkataritzako bulegotako egokitzeko lanak kontratatzeko espedientea onartu, esleitzeko prozedurari hasiera eman eta gastua onesten da.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Tuteran lokal bat merkataritzako bulegotako egokitzeko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

-Kontratuaren xedea: Tuteran lokal bat merkataritzako bulegotako egokitzeko lanak, 2002. eta 2003. urteetan egitekoak.

-Tramitazioa: presakoa.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 239.921,98 euro, BEZa, gastu orokorrak eta industri etekinak barne.

-Lanak egiteko epea: Sei hilabete, edo esleipen-hartzaileak eskaintzen duena, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko azaroaren 19a arte, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Tutera kalea, 20, lruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatuak) edo Administrazio Publikoaren Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan.

-Klausulen pleguak: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistro Orokorrean (Tutera kalea, 20; lruña), egun baliodunetan, bulego-orduetan.

-Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko azaroaren 25ean, eguerdiko 12etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita batean.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0211553