134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

425/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2002-2003 ikasturterako ikasleen garraio zerbitzu batzuen lehiaketa publikoaren bidezko kontratazioa esleitu eta beste batzuena eman gabe uzten duena.

"Padre Moret B.H.I.ko ikasleen garraio zerbitzuak kontratatzeko 341/2002 Foru Aginduaren bidez araututako lehiaketa publikora eskaintzarik aurkeztu ez denez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu zerbitzu horiek eman gabe uztea eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko behar diren tramiteak hastea.

Halaber, proposatu du "Ibaialde" B.H.I.ko eta "Iturrama" B.H.I.ko ikasleen garraio zerbitzua Foru Agindu honetan adierazten diren enpresei esleitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Eman gabe uztea honako ibilbideotako ikasleen garraio zerbitzua, ez baita eskaintzarik aurkeztu:

-Iruñeko "Padre Moret" B.H.I.

-Ibilbidea: Artika, Antsoain, Marcelo Celayeta,36.

-Ibilbidea: Antsoain, Atarrabiako etorb., 62.

2. Ikasleen garraio zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko tramiteak hastea.

3. Iruñeko "Ibaialde" eta "Iturrama" B.H.I.etako ikasleen garraio zerbitzua Foru Agindu honen eranskinean aipatzen diren enpresei esleitzea, bertan azaldutako prezio eta ibilbideekin.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egin ditzala esleipen kontratua formalizatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

5. Honen bidez esleitu den ikasleen eskola garraioaren gastua 14.767,29 eurokoa izanen da guztira 2002-2003 ikasturteko lehen lauhilekorako (2002ko irailetik abendura bitarteko aldia), eta 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 14620- 2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da. 2003ko urtarrila-ekaina aldirako kostua, gutxi gorabehera, 21.838,95 eurokoa izanen da guztira, 2003ko aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

6. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Foru Agindu hau igortzea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Barrutia: 12 - Burlata-Atarrabia-Uharte. Herria: Burlata. Ikastetxea: "Ibaialde" BHI. Aldea: 9. Enpresa: Autobuses La Pamplonesa, S.A. Ikasle kopurua: 5. Prezioa eguneko (BEZa barne): 163,99 euro. Ibilbidea: Suarbe, Eltzaburu, Auza, Orkin, Anozibar, Burlata.

Barrutia: 16 - Iruña-Iturrama. Herria: Iruña. Ikastetxea: "Iturrama" BHI. Aldea: 1. Enpresa: Servicios Auxiliares Teletaxis. Ikasle kopurua: 8. Prezioa eguneko (BEZa barne): 44 euro. Ibilbidea: Mendillorri (zerbitzua bi taxirekin eginen da).

Iragarkiaren kodea: A0209926