134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

209/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Beriaingo Udalaren herrilurreko 10.000 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 10.000 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Beriaingo Udalak 10.000 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 5. poligonoko 444. lurzatiaren parte bati dagokio eta "Morea" izeneko parajean dago.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa aipatu lurrak 10.000 metro koadroko lursail batekin trukatzea da. Lursail hori María Isabel Roncal Zozaya andrearena da eta 5. poligonoko 525. lurzatiaren puska bati dagokio. Hilerriaren ondoan dago.

Trukearen helburua hilerria handitzea da -dagoeneko egina da hilerria handitzeko obra- eta aparkalekua eta sarbidea egokitzea.

Beriaingo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Beriaingo Udalaren herrilurreko 10.000 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail hori 5. poligonoko 444. lurzatiaren parte bati dagokio eta "Morea" izeneko parajean dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Beriaingo Udalari desafektatutako lur horiek 10.000 metroko beste lursail batekin trukatzeko. Lursail hori María Isabel Roncal Zozaya andrearena da eta 5. poligonoko 525. lurzatiaren puska bati dagokio. Hilerriaren ondoan dago.

Trukearen helburua hilerria handitzea da -dagoeneko egina da hilerria handitzeko obra- eta aparkalekua eta sarbidea egokitzea.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Beriaingo Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskribapenean ere agertaraziko da

4. artikulua. Beriaingo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko mapa ofizialetan jaso, eta aldaketaren berri eman beharko die Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0210840