134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

208/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Murillo el Frutoko Udalaren herrilurreko 300 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Murillo el Frutoko Udalak 300 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 3. poligonoko 430. lurzatiaren parte bati dagokio eta "Las Corseras" izeneko parajean dago.

Proposaturiko desafektazioaren xedea lur horien erabilera Telefonica Móviles, S.A.ri lagatzea da, 10 urtez, urteko kanon baten truke, bertan telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat paratzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua luzatzen ahalko da, 5 urteko epetan.

Murillo el Frutoko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Murillo el Frutoko Udalaren herrilurreko 300 metro koadroren desafektazioa onesten da. Lursail hori 3. poligonoko 430. lurzatiaren parte bati dagokio eta "Las Corseras" izeneko parajean dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Murillo el Frutoko Udalari desafektatutako lurraren erabilera Telefonica Móviles, S.A.ri lagatzeko, 10 urtez, urteko kanon baten truke, bertan telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat paratzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua luzatzen ahalko da, 5 urteko epetan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Murillo el Frutoko Udalak 2002ko apirilaren 26an onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Murillo el Frutoko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.- Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0210839