134. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, 471/2002 Foru Aginduarena. Foru Agindu hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak eman zuen 2002ko urriaren 8an, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako funtzionarioen lekualdatze lehiaketetarako deialdia egiteko.

Ikusirik akats batzuk daudela Musika eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetako merezimenduen baremoan, bidezko da dagokien zuzenketa egitea. Baremo hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak 2002ko urriaren 8an eman eta 2002ko urriaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (130. zk.) argitaratutako 471/2002 Foru Aginduaren VI. eranskinean ageri da.

9540. orrialdean, bigarren zutabean, ondoko zuzenketa hauek egin behar dira:

Hau dioen tokian:

"1.3. Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere 5 puntu)".

Honela behar du:

"1.4. Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere 5 puntu)".

Hau dioen tokian:

"1.3.1. Parte-hartzaileak eskuratu nahi duen lanpostuaren espezialitateko gai...".

Honela behar du:

"1.4.1. Parte-hartzaileak eskuratu nahi duen lanpostuaren espezialitateko gai...".

Hau dioen tokian:

"1.3.2. Hezkuntza arloko prestakuntza eta hobekuntzako beste jarduera batzuengatik, ikastaroak ematea barne".

Honela du:

"1.4.2. Hezkuntza arloko prestakuntza eta hobekuntzako beste jarduera batzuengatik, ikastaroak ematea barne".

Hau dioen tokian:

"1.3.3. Lehiatzailearen kidegoari dagokion espezialitate bakoitzeko...".

Honela behar du:

"1.4.3. Lehiatzailearen kidegoari dagokion espezialitate bakoitzeko...".

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0211647