I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
151/2002 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Carmen Cirauqui Osés, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Carmen Cirauqui Osés, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Langileri Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Foru Agindu hau Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari igortzea.
3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0210510