III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Lehiaketa, kontagailuak irakurtzeko zerbitzua kontratatzeko
Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Gobernu Batzordeak, 2002ko urriaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa bidez kontratatzea uraren kontagailuak irakurtzeko zerbitzua.
Interesatuek Batzorde horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte proposamenak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata baino lehen.
Klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago Tuterako Udalaren Ur Batzordeko erregistroan (Cuesta Estación 2-behea).
Tuteran, bi mila eta biko urriaren hemezortzian. Batzordeko burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0211411