III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoaren deialdia
Lehiaketaren xedea: sorospena, instalazioetako makineria mantentzea eta garbiketa lanak kontratatzea, Arantzadiko kirolgunerako, 2003. urterako.
Eskabideak aurkezteko: gutunazal batean, lehiaketaren oinarriek ezarritako agiriak barnean sartuta.
Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean (Casa Marceliano etxea), hogeigarren egun naturala bitarte, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina, betiere azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen.
Argibideak: Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria kalea, 40-2. solairua), Udalaren Argibide Bulegoan eta Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0211366