III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL FRUTO
Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita
Udaleko alkate udalburuak, 2002ko urriaren 3ko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Cascajo eta Villarko bazkatokiko nekazaritza eta abeltzaintzako poligonoa urbanizatzeko proiektua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan eta gai horri buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, proiektua udal bulegoetan aztertu ahalko da eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu.
Murillo el Fruton, bi mila eta biko urriaren hiruan. Alkate udalburua, Javier Gárri Gabari.
Iragarkiaren kodea: A0210758