13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Taxi lizentziaren kontzesioa

Erroibarko Udalak auto-taxien bi lizentziata rako deialdia egitea erabaki zuen, legez, 2001eko azaroaren 7an egin bilkura arruntean, Erroibarko auto-taxien zerbitzu publikoaren erregelamenduaren 8. artikuluari jarraikiz.

Eskabideak Alkatetzari zuzenduko zaizkio idatziz. Haietan eskatzaileak adieraziko du erregelamendu honen xedapen guztien berri duela eta onartzen dituela. Horrekin batera agiri hauek aurkeztuko ditu:

1. Behar den motako ibilgailuen gidabaimena.

2. Udal Erroldako ziurtagiria. Gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan beharko du.

3. NANaren fotokopia.

4. Zinpeko aitorpena, prozedura penal edo administratiboaren bitartez gidabaimena kendu dion zehapenik jaso ez duela adierazten duena.

5. Portaera oneko ziurtagiria, alkatetzak luzatua.

6. Bertze edozein agiri, indarrean dagoen legediari jarraikiz.

Lizentziaren onespena lortuz gero, onuradunak zerbitzua eginen duen ibilgailua eta hari buruzko agiriak aurkeztuko ditu, gehienez ere hilabeteko epean. Ibilgailuaren antzinatasuna ezin izanen da bortz urte baino handiagokoa izan. Horretaz gain, hirugarrenei eta garraiatutako pertsonei egindako kalteengatiko mugarik gabeko erantzukizunaren aseguru poliza ere aurkeztu beharko du.

Aipatu epean agiri horiek eta ibilgailua auzkeztu ezean, kontzesioaren gaineko eskubide guztiak galduko ditu zuzenean.

Erron, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0200584