13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

62/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iruñeko sarbideak hegoaldetik, tartea: Cordovilla (2,400 k.p.tik 3,700 k.p.ra) eta Noain (4,850 k.p.tik 5,550 k.p.ra)" proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Zerrenda Ebazpen honen eranskinean dago.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Iruñeko sarbideak hegoaldetik, tartea: Cordovilla (2,400 k.p.tik 3,700 k.p.ra) eta Noain (4,850 k.p.tik 5,550 k.p.ra)" izeneko proiektua aurkeztu du, onets dadin.

Proiektuan gaurko galtzada egokitzeko behar diren obrak ageri dira, hirikotzeko, alegia, espaloi, erdibitzaile eta lorategiekin osatuz. Bidegurutzeak aldatuko dira, biribiluneak eginen baitira.

Cordovillako tartea Papelera Navarrako instalazioen paretik hasiko da eta Mendebaleko Ingurabidearekiko loturan bukatuko. Hasieratik Cordovillako industrialdean sartzeko biribilunera hiruna erreiko bi galtzada egin asmo dira, lau metroko erdibitzaile bat eta alboetan espaloiak izanen dituztela. Biribilunetik bukaerara bi galtzada eginen dira, bina errei eta lau metroko erdibitzailea izanen dituztela. Erdibitzailea bukaeran estutuz joanen da gaur egun dagoenarekin lotzeko. Iruñeko sartzeko aldean zerbitzubide bat egin asmo da, industri nabeen ondoan. Cordovillako industrialdean sartzeko eremuan oinezkoendako lur azpiko pasabide bat eginen da, zazpi metro zabal, erdibiltzailearen aldean zabalduko dena eta sarreran alde batetik ere bai, berezko argia sar dadin.

Noaingo tartea biribilunea pasata hasiko da, hortik Ekialdeko Ingurabidea abiatuko baita, eta aireportura eta Talluntxeko industrialdera joateko beste biribilune batean bukatuko.

Bina erreiko galtzada bikoitz bat eginen da. 3,50 m.ko erdibitzaile bat eta bi aldeetan sarbideak izanen ditu. Hasieran zerbitzuko adar bat izanen da eskuineko industri nabeen ondoan. Airoportura joateko adarrari dagokionez, abiaburua biribilune berrian kokatzean haren trazadura 400 m.tan aldatzen da, orain dagoen errepidearekin lotu arte. Tarte honetan oinezkoendako lur azpiko pasabide bat izanen da, oraingo biribilunetik gertu, Cordovillako tarterako egin asmo denaren antzekoa izanen dena.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Iruñeko sarbideak hegoaldetik, tartea: Cordovilla (2,400 k.p.tik 3,700 k.p.ra) eta Noain (4,850 k.p.tik 5,550 k.p.ra)" izeneko proiektua onestea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda Ebazpen honen eranskinean ageri da.

3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan edozeinek aurkeztu ahal izanen ditu nahi dituen ohar edo alegazioak, bai eta argitara emandako zerrendan egin diren akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere, idatziz. Horretarako, interesatuek aztergai izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Galarko, Noaingo eta Arangurengo udaletxeetan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Galarko, Noaingo eta Arangurengo Udalei, zeinei lurzatien planoen kopia igorriko baitzaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

"IRUÑEKO SARBIDEAK HEGOALDETIK, TARTEA: CORDOVILLA (2,400 K.P.TIK 3,700 K.P.RA) ETA NOAIN-ELORTZIBAR (4,850 K.P.TIK 5,550 K.P.RA)"

Cordovillako tarteak ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza (2+400 k.p.tik 3+700 k.p.ra)

GALARKO MUGAPEA

GA-1 Papelera Navarra, S.A. Zaragozako errepidea, 8 1.078 1 317 Zoladura

CORDOVILLA

GA-2 Kaleak 718 1 8.007 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

GA-3 Kaleak 801 1 8.008 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

GA-4 Kaleak 403 1 8.006 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

GA-5 Irague, S.A. Larraina, 1-5. B 634 1 221 Zorua eta larreak

IRUÑA

GA-6 Compañía de Petróleos Avanti, S.A. Gazteluko plaza, 43 Bis 946 1 398 Larreak

IRUÑA

GA-7 Nafarroako Foru Komunitatea Karlos III.a, 4 346 1 364 Zoladura

IRUÑA

GA-8 Nafarroako Foru Komunitatea Blas de la Serna, 1 925 1 363 Zoladura

IRUÑA

GA-9 Automóviles Albisu, S.A. Zaragozako errepidea Km. 3 25 1 362 Zoladura

CORDOVILLA

GA-10 Manuel María Albisu Induráin Zaragozako errepidea Km. 3 47 1 37 Zoladura

CORDOVILLA

GA-11 Javier Rípodas Zabalza Buenaventura Iñiguez 45 1 38 Zoladura

IRUÑA

GA-12 Eugenio Ajona Urbiola Zaragozako errepidea Km. 3 45 1 39 Zoladura

CORDOVILLA

GA-13 Cirmauto, S.A. Zaragozako errepidea Km. 3 102 1 40 Zoladura

CORDOVILLA

GA-14 Cirmauto, S.A. Zaragozako errepidea Km. 3 5 1 358 Zorua

CORDOVILLA

GA-15 Jesús Unsáin, S.A. Zaragozako errepidea Km. 4 5 1 357 Zorua

CORDOVILLA

GA-16 Francisco Esparza Martínez-Azagra Imaz anaiak, 8-5. B 14 1 414 Zorua

IRUÑA

María Carmen Ezquerra Muruzábal Larraina, 1, ezkerreko eskailera. 7. B

IRUÑA

GA-17 Firecar, S.A. Mugazuri "Medansa" 48 1 322 Larreak

BURLATA

Ukituriko zerbitzuen zortasuna (Retenaren lur azpiko kanalizazioa)

GALARKO MUGAPEA

GA-2 Kaleak 86 1 8.007 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

GA-3 Kaleak 152 1 8.008 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

GA-4 Kaleak 106 1 8.006 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

Aldi baterako okupazioa

GALARKO MUGAPEA

GA-1 Papelera Navarra, S.A. Zaragozako errepidea, 8 1.082 1 317 Zoladura

CORDOVILLA

GA-3 Kaleak 1.896 1 8.008 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

GA-4 Kaleak 227 1 8.006 Bide-sarea

Cordovillako Industrialdea

"IRUÑEKO SARBIDEAK HEGOALDETIK, TARTEA: CORDOVILLA (2,400 K.P.TIK 3,700 K.P.RA) ETA NOAIN-ELORTZIBAR (4,850 K.P.TIK 5,550 K.P.RA)"

Noain-Elortzibarko tarteak ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza (4+850 k.p.tik 5+550 k.p.ra)

NOAIN-ELORTZIBARKO

MUGAPEA

NO-1 Angel María Munárriz Agorreta Chichibar, 2 987 1 209 Alorra

CORDOVILLA

NO-2 María Dolores Goiburu Martín Roitegui, 4 2.049 1 211 Alorra

Francisco Oyarzun Larráyoz NOAIN C.

César Oyarzun Celaya

María Isabel Vidaurre Oyarzun

NO-3 María Angeles Archanco Lecumberri San Migel, 6 2.825 1 213 Alorra

NOAIN C.

NO-4 María Isabel Goñi Gárriz Lapabide 646 1 214 Alorra

DONOSTIA

NO-5 Noain-Elortzibarko Udala Errege kalea, 44-1. 3.432 1 204 Larreak

NOAIN C.

NO-6 José Manuel Lizarraga Osácar Zangoza, 17-4. Esk.. 2.633 1 217 Alorra

María Isabel Lizarraga Osácar IRUÑA

María Gloria Osácar Arraiza

Francisco Javier Osácar Irurita

María Carmen Lizarraga Osácar

Cecilia Osácar Arraiza

Rosario Osácar Arraiza

José Javier Osácar Irurita

María Belén Osácar Irurita

NO-7 Silvestre López Rípodas San Juan, 20 850 1 218 Alorra

NOAIN C.

NO-8 Nafarroako Foru Komunitatea San Ignazio, 23 2.439 1 481 Larreak

IRUÑA

NO-9 Noaingo kaleak 722 1 8.001 Bide-sarea

NO-10 Noaingo kaleak 1.075 1 8.002 Bide-sarea

NO-11 Noaingo kaleak 1.025 2 8.001 Bide-sarea

Talluntxe industrialdea

ARANGURENGO MUGAPEA

AR-1 Arangurengo kaleak 2.444 3 8.046 Bide-sarea

Talluntxe industrialdea

Iragarkiaren kodea: A0200575