13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Hasiera batean onetsirik kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren espedienteak, Udalaren Ur Batzordearen 2001eko aurrekontuan

Tuterako Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren eta kreditu gehikuntzaren espedienteak onetsi zituen, Udalaren Ur Batzordearen 2001eko aurrekontuan. Guztira, 25.171.904 pezeta dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, delako espedientearen tramitazioa eta onespena aurrekontuetarako diren informazio, erreklamazio eta argitalpenetarako bete behar diren baldintza berberetan egin behar dira. Hortaz, aipatu legezko testuaren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek edo herritarrek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Ogasuneko zinegotzi eskuordea, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0200283