13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

H.A.P.O.ko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik, U.I. XIX-Milagrosako G-1-ean, G-4-ean eta G-5-ean (bide sistema)

Iruñeko Udalak, 2001eko abenduaren 20ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik H.A.P.O. XIX-Milagrosa unitate integratuan aldatzeko agiria, erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea H.A.P.O.ko aldaketa U.I. XIX-Milagrosako G-1-ean, G-4-ean eta G-5-ean (bide sistema).

2.-Agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluak aipatzen dituen txostenak egin ditzan.

3.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarririk."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0200250