13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E S O J O

Desojoko Udal Planaren proiektua prestatzeko kontratua

Desojoko Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Xedea: Desojoko Udal Planaren proiektua prestatzea.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia.

Kontrataren aurrekontua, gehienez: 20.915,22 euro, 3.480.000 pezeta.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko bulegoetan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo astearte baliodunean, eguerdiko hamabietan, betiere bien artean (epearen azken eguna eta proposamenak irekiko diren asteartea) bost egun natural igarotzen badira.

Desojon, bi mila eta bateko abenduaren hamaikan. Alkatea, Félix Merino Iturriaga.

Iragarkiaren kodea: A0113585