13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Hona hemen laburpena:

Aurrekontuko aldaketak.

Kontusaila: 1 561 22707. Izena: azterketen gastuak, industrialdea. Zenbatekoa: 4.500.000 pezeta.

Aldaketak, guztira: 4.500.000 pezeta.

Finantzaketa iturriak.

Kontusaila: 1 870. Izena: Diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 4.500.000 pezeta.

Finantzaketa iturriak, guztira: 4.500.000 pezeta.

Diruzaintzako gerakinaren kargura: 4.500.000 pezeta.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, Udaleko idazkaritzan egon ere, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak egin ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espediente hau behin betiko onetsitzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.

Milagron, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113584