13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A U R R E G A I N A

Lerrokaduren azterlana hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2001eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez, lerrokaduren azterlana, egungo hiri lurzoruaren mugapeneko 1. poligonoko 36. lurzatian familia bakarreko etxea eraikitzeko aurkeztua, Félix M. Alemán Iribarren jaunak sustaturik.

Espedientea Udalaren idazkaritzan dago eta jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina, edozein interesatuk bidezko juzgatzen duena alega dezan, idatziz.

Abaurregainean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkatea, Marino Lorea Arregui.

Iragarkiaren kodea: A0113558