13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T Z E

Udal zergen portzentajeak, indizeak eta karga-tasak, 2002. urterako

Sartzeko Udalak, 2001eko abenduaren 17ko osoko bilkuran, ondoko karga-tasak, indizeak eta portzentajeak jartzea erabaki zuen 2002ko ekitaldirako:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, % 0,200eko karga-tasa jartzea.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, % 0,58ko karga-tasa jartzea.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergako tarifei 1 indizea aplikatzea.

4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko, % 2ko karga-tasa jartzea.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatzea.

6.-Zirkulazioaren gaineko zerga-tasa, Foru Legeak onesten duena izanen da.

7.-Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzu H.H.S. Mankomunitateak finkatzen duena.

8.-Gainerako udal tasak eta prezio publikoak lehen bezala uztea.

Erabaki hauek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Sailari zuzendua, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Sartzen, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian. Alkate udalburua, Jezabel Oroz Abentin.

Iragarkiaren kodea: A0113547