13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

2002ko aurrekontuko hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002. urteko aurrekontu orokor nahiz bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea hamabost egun baliodunetan egonen da jendaurrean udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio eta oharrak egin ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren arabera.

Galozen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0113543