13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

UE 5 birzatitzeko proiektua behin betiko onetsirik

2001eko ekainaren 4ko erabakiaren bidez onetsi zen hasiera batez Etxarri-Aranazko Arau Subsidiarioetako UE 5 birzatitzeko proiektua.

Espedientea jendaurrean jarri zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpenaren bidez (104. zenbakia, 2001eko abuztuaren 27koa), eta epearen barrenean proiektuaren aurkako 10 alegazio aurkeztu ziren.

Etxarri-Aranazko Udalak, 2001eko abenduaren 4an egindako bilkuran, Birzatiketa proiektuko teknikariek aurkeztu ziren alegazioei buruz egindako txostenak ikusirik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 168. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, erabaki du behin betikoz onestea Etxarri-Aranazko Arau Subsidiarioetako UE 5 birzatitzeko proiektua, berari dagokion alegazio eta balorazioen txostenean ezartzen denaren arabera. Horrekin batera, agindu da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila behin betiko onespena, eta erabakiaren berri eman dakiela alegazio- egileei, erabakiak ukitutako gainerakoei eta Iruñeko Jabetzaren Bost Erregistroari.

Aditzera ematen da erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horren aurretik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez daiteke, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113499