13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik

Buñuelgo Udalak, 2001eko azaroaren 6an egin bilkuran, San Gregorio Zahar Etxeko 2001. urteko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen. Aurrekontuko aldaketa hori kreditu gehikuntza onestean zetzan, 26.000 pezeta egiten baitzuen, hain zuzen ere, "Zahar Etxearen Elkarteko kuotak" izeneko 3120-22109 kontusailerako, eta hori finantzatuko zen "Lanbideko terapia eta fisioterapia" izeneko 3120-22710 kontusailean kreditu gabetze partziala eginda.

Espedientea jendaurrean egon zen (145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko azaroaren 30ekoa), eta inork ez baitzuen erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jotzen da.

Buñuelen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0113498