13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

1. sektorearen birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2001eko abenduaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 168. artikuluan xedatuarekin bat, Udal honek, legeak eskatutako gehiengoaz, hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Bidaurretako Arau Subsidiarioetako 1. sektorea birzatitzeko proiektua, Bidaurretako Udalak sustaturik.

2. Birzatiketa proiektua jendaurrean edukitzea hamabost egunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta,

3. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea jabeei eta birzatiketa proiektuaren kopia ematea".

Bidaurretan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0113458